Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 9 julio 2009

Bajo Deba

MUTRIKU

Edozein kantaren berri eman nahi duenak Udaleko Euskara Batzordera jo dezake
04.07.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Mutrikuko Kanta Zaharrak biltzeko ekimena martxan da
Anaiarte Abesbatzarekin amaitzen dira Malen jaiak. /GORRITIBEREA
DV. Egunetik egunera kezkagarriagoa gertatzen ari da helduengandik gazteenganako transmisio eza, gabezi hori hainbat arlotan gertatzen ari delarik zoritxarrez; nekazaritza, arrantza, teknologia, kultura, erlijioa, erromeria edo eta kantagintza besteak beste.
Gauzak horrela donostiar gazte batek, Mutrikukoa den amonari sorpresa bat eman asmoz, atxukale.com orria bultzatzen dutenekin jarri ziren kontaktuan Mutrikuko Kanta Zaharren liburuxka bat eskuratu asmoz, baina liburuxka hori egiteke dago oraindik, izan ere Mutrikun kanta-tzeko ohitura handia bai dago, baino biltzeko ez hainbeste. Eskariaren berri batak besteari luzatuaz, azkenean talde bat osatu da lan hori egiteko, bertan daude besteak beste Atxukale.com, Musika Eskola, Anaiarte Biltokia, Kalaputxi, Udaleko Euskara Batzordea, Institutuko Prentsa Tailerra, San Migel Ikastetxea, Goizeko Izarra Ikastola, bi ikastetxe hauetako Guraso Elkarteak eta beste hainbat. Kuriosoena da denek zutela halako ideiaren bat, baina beharra sentitu arte inor gutxik ekin zion beharrari.
Deia herritarrei.
Lana behar bezala bideratzeko, dei bat luzatu dute herriko kantak dakizkiten edo eta idatzita duten guztiei, beraien berri eman diezaioten Udaleko Euskara Teknikaria den Joseba Palenzuelari.
Horretarako datozen jai egunak primerakoak dira izan ere kanpoan diren mutrikuarrak edo eta gutxi ateratzen direnak ere Txurruka plazan izaten bai dira.
Beraz edozein informazio duenak dei beza 943-60 32 44 telefonora. Kantak era guztietakoak izan daitezke, mariñel kantak, nekazaritza girokoak, herriko pertsonaia bereziei eskainitakoak, edo baita eliza kantak ere. Festak igaro ondoren eta lanak aurrera doazen heinean, kanta horiek grabatu egingo dira gero transkribatu eta liburuxka batetan biltzeko.
Gogoan har behin materiala burutu ondoren hainbat erabilera izan ditzaketela lanok, haurrei aurreko belaunaldikoen berri emateko, kuadrilla desberdinek abesteko edo eta bilduta uzteko, bestela Mutrikuk duen altxor preziatuetako bat galtzeko arriskua bai dago.
Tortilla lehiaketa
Uztailaren 24an, Kuadrilla Egunean burutzen den tortilla lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago jadanik. Kuadrilla bakoi-tzean zenbat diren eta kontakturako telefono bat eskatuko zaie, gauzak behar bezala antolatzeko. Beraz inskripzioa egiteko Turismo Bulegora jo edo eta 943-60 33 78 telefonora dei dezakete.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS