Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 9 julio 2009

Costa Urola

GETARIA ....
Elkanori buruzko erakusketa eta bisita gidatuak eliza eta indusketara uda honetan
Bihar Elkanori buruzko hitzaldia Pleno Aretoan Fernando Txuekaren eskutik
24.06.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Atzo aurkeztu zen ofizialki Getarian jada iragan astean zehar herritarrentzat zabalik egon zen Elkanori buruzko erakusketa, Salbatore Deunaren elizako multzo gotikora antolaturiko bi bisita gidatuekin batera, batean eliza eta Zarautz Jauregiko indusketa arkiologikoa eta bestean arkitektonikoa jorratuko direlarik.
Aldamar kulturgunean kokatua, Juan Sebastian Elkanori buruzko erakusketa irailaren 14ra arte egongo da zabalik, asteartetik larunbatera 10:15etik 13:30era goizez eta 16:00etatik 19:00etara arratsaldez. Igandetan, berriz, goizez soilik irekiko da 10:15etik 13:30era, igande arratsaldetan eta astelehenetan itxita egonik.
Erakusketan, Primus circumdedisti me goipurupean, bisitariak mapa-mundu bat aurkituko du Magallanes eta Elkanok hasitako, eta Magallanes hildakoan itsalgizon getariarrak amaituriko bidaiaren azalpenekin, bederatzi informazio-paneletan islaturik azalduz honi buruzko xehetasun eta bitxikeriak. Hau osatuz, Imanol Elorza pintorearen hainbat koadro, Ignacio Zuloagak eginiko Elkanoren kuadroa, Nao Victoriaren erreprodukzio bat, Elkanoren Lehorreratzean erabiltzen diren jan-tziak eta gaiarekin lotutako beste hainbat gauza, ordu laurdeneko bideo informatiboaz gain.
Bisitak multzo gotikora
Elkanori buruzko erakusketarekin batera, Salbatore Deunaren elizako multzo gotikora ere bi bisita gidatu antolatu dira, bakoitza ordu eta erdiko iraupenarekin, bata eliza eta Zarautz jauregiko indusketa arkeologikoa eta honen ondorioak ezagutzera emateko eta bestea honen arlo arkitektonikoa jorratzeko, indusketaren arduradunen eskutik.
Bisita hauetan parte hatzeko, aurretik izena eman behar da, 943005831 telefono zenbakira dietuz edota www.getaria.info web gunean, taldeak mugatuak izanik (gehienez 10 lagunekoak). Ordutegiak: asteartetik larunbatera 10:15, 12:00, 16:00 eta 17:30ean, eta. igande eta jaiegunetan 12:00etan.
Prezioa, bai Elkanoren erakus-ketarako bai bisita gidatu bakoi-tzeko, 3 eurokoa da (1,5 euro 12 urtetik beherako eta jubilatuentzat), 7 eurotan bono bat eros ahal izango delarik bisita guztiak egiteko.
Hitzaldia Elkanori buruz
Bestalde, bihar 19:30ean Fernando Txueka Isastik hitzaldia eskainiko du Udaleko Pleno Aretoan, Juan Sebastian Elkano getariar nagibatzaile ospetsuari buruz, herritar guztiak hitzaldira gonbidatuta egonik.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS