Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Sociedad

AL DÍA
AMONEN SUKALDEA
03.06.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
AMONEN SUKALDEA
Azken boladan sukaldaritzaren inguruan sortu den eztabaidaren inguruan askori entzun diogu aspaldiko sukaldaritzaren gorazarrea. Gure amonen sukaldea, gure amen plater naturalak eta antzeko esaldiak behin eta berriz errepikatu dira komunikabideetan nahiz kalean, janari kontuetan ere salbabide bakarra iraganean balego bezala.
Nonbait, janaria sobran dugun honetan ez dugu apenas balio duen ezer ikasi sukalde kontuetan eta aurreko belaunaldiek etxeetan jaten zutena da egia berdaderua: orain baino hiru aldiz gehiago egositako edo frijitutako arraia, kiskaldutako xerrak, gainean behatz bat koipe zuten zopak, txerrikiz hornitutako lekari sendoak, ia papila zirudien arroza.
Geroztik, artifizialkeria hutsean bizi omen gara, paradisutik urrun, txikitan dastatutako zapore haien bila, noraezean, ikuskizuna eta literatura jakien gainetik jartzen duten sukaldari ospetsu bezain gezurtien menpe.
Gainera, antzeko iritziak botatzeko orduan ez dizu inork galdetzen zenbat aldiz jan duzun punta-puntako sukaldarien etxeetan ala aldizkarietako argazki eta kronikak ote diren aberatsek jaten dutenaren buruzko berri bakarra.
Ez, goraipatzen duzu gose edo eskasia garaitan pobreok jaten genuena eta balizko oroitzapenak egiazta ezin daitezkeenez, libre sentitzen zara pertsona batzuk hamarkada luzetan egindako lan fina baztertzeko, gutxiesteko, zure amonak egiten zuena sukaldaritzaren gailur gaindiezina balitz bezala.
Ai, zer nolako mirespena duen askok iraganaz, sukaldaritzan nahiz beste edozein alorretan.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Vocento
SarenetRSS