DV. Ernioaldea Udaltalde 21 osatzen duten udalerriek, hau da Adunak, Anoetak, Asteasuk, Irurak, Villabonak eta Zizurkilek, datorren astean 'Aste Berdea' ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte elkarlanean.
Antolatutako ekintzen artean, datorren ostegunean, hilak 5, EkoCenterra bisita gidatua antolatuta. Irteera dohan da. Ekocenterra Belartzan kokatzen da, Urbil merkatal zentroaren ondoan. Bertan, Emaus Fundazioaren bitartez, erabilitako hainbat gauza jasotzen dira eta sailkatu eta konpondu ondoren, salgai jartzen dira.
Bihar zortzi egingo den bisita honetan prozesu guztia ezagutzeko aukera izango da eta birziklapen tailer bat ere egingo da: kartoia erabiliz, aulki bat egingo dute bisitariek, gainean esertzeko modukoa, eta aulkia norberak bere etxera eramateko aukera izango du. Bi orduko iraupena izango du bisitak, 10:00etatik 12:00etara.
Bisitan Aduna, Anoeta, Asteasu, Irura, Villabona edo Zizurkilgo edonork parte hartu dezake eta aurretik izena eman behar da 619770408 telefonoan eta gogoan izan gaur asteazkena dela azken eguna. Bertara joateko autobusa antolatu dute Ernioaldea Udaltalde 21ekoek.
Autobusak Anoetan farmazia aurreko autobus geltokitik aterako dira goizeko 9:05etan; Iruran berriz, Trinketean 9:10etan egongo da; Villabonan Elizaren aurreko autobus geltokian 9:20eana terako da; Zizurkil behean Pasus Plazan goizeko 9:25ean egongo da; Asteasun Herriko plazan 9:30etan; Zizurkilgoian Pedro Mª Otaño Plaza 9:40ean eta Adunan autobus geltokian 9:50ean.
Bestalde, Aste berdearen programren barruan datorren ekainaren 7an, 10:30 Bigarren eskuko gauzen azoka. Villabonako Berdura plazan, 14:00ak arte. Edonork bigarren eskuko edozer saltzeko aukera izango du, baina hori bai, zerbait saldu nahi duenak, egun horretan bertan egon beharko du. Antolatzaileek jarriko dituzte postuak eta norbera arduratuko da bere salmentaz. Azoka irekitzearekin batera, Ten Con Ten Kultur Taldearen Inguru/Menua ikusteko aukera izango da eta birziklapen tailer bat ere egingo da. Zerbait saldu nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak 943367534 telefonora deitu dezala edo ekocenter@emaus.com helbide elektronikora idatzi.
Ekainaren 11tik 13ra berriz, Erostera nirekin! ekintza burutuko da. Oraingoan, Erosketarako poltsa berrerabilgarrien banaketa etxe guztietara. Plastikozko poltsa gutxiago erabiltzeko telazko poltsa banatuko da Aduna, Anoeta, Asteasu, Irura, Villabona eta Zizurkilgo etxe guztietan. Behin eta berriz erabiltzeko balio du eta tolestuta txiki-txikia gelditzen denez, ez du enbarazurik egiten.
dalek herritar guztiak animatu nahi dituzte poltsa hauek erabiltzera erosketak egiteko garaian, plastikozko poltsen erabilera murrizteko. Ekintza guzti hauen berri (eta Tolosan antolatu direnen berri ere) ematen duen egitaraua banatuko zaie herritarrei eta honekin batera, traste zahar eta altzarien bilketaren eta etxeko olio eta hondakin arriskutsuen bilketa zerbitzuen data eta ordutegiei buruzko informazioa jasotzen duen iman bat ere banatuko da. Iman honekin, herritarrak hondakin bilketa zerbitzu hauen inguruko informazioa etxean edukitzea lortu nahi da, behar denean kontsultatu ahal izateko. Horretaz gain, egun hauetan, Tierra filma ikusiko dute Aduna, Anoeta, Asteasu, Irura, Villabona eta Zizurkilgo ikastetxeetan.