Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 13 octubre 2008

Costa Urola

ORIO
Orio eta Errenteriako bertsolariak aurrez aurre gaur Kalakarin

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Orio eta Errenteriako bertsolariak aurrez aurre gaur Kalakarin
Orioko bertsolariei entzuteko aukera izango da gaur.
ORIO. DV. Gaur ostirala, GR-16 Bertso bideko lehen saioa izango da, Orio-Errenteria hain zuzen, Kalakari tabernan gaueko 22.30tan hasita. Oriotik, Iñaki Gurrutxaga, Egoitz Eizagirre eta Unai Manterola arituko dira bertso kantari.
Berrikuntza ugari dakartza aurtengo GR-16 bertso-bideak. Ibilbidea luzatu, eta hamasei herritako bertsolari eta bertsozaleak bilduko ditu aurtengoan, eta orain hasi eta udazkenean bukatuko da. Plaza gutxi egiten dituzten bertsolariei aukera ematea eta herrietako bertso-eskoletara jende berria gerturatzea ditu helburu egitasmoak.
Hiru fase izango ditu txapelketak: taldexka barruko sailkapena, finalerdiak eta finala. Lehenengo fasean, hamasei herriak launaka banatuta, lau multzotan arituko dira. A Multzoan: Orereta, Zumarraga-Urretxu, Lesaka eta Orio; B Multzoan: Goierri, Oiartzun, Hernani eta Hendaia; D Multzoan: Mallabia, Zumaia, Oñati eta Gasteiz eta E Multzoan: Zarautz, Azpeitia, Zestoa eta Lasarte-Oria.
Multzo bakoitzean, herri bakoitza beste hiru herriekin arituko da, joan-etorriko saioetan. Saio horiek jokatu ostean, multzo bakoitzean puntu gehien lortu dituen taldeak aurrera jarraituko du. Jario, kantaera eta eskarmentu ezberdineko bertsolariak elkartzen ditu GR-16ak. Jende aurrean aritzeko aukera askorik ez duen jendeari plazak ematea da helburua, baita pixkanaka-pixkanaka herritarrak bertso-eskolara gerturatzea ere.
Kantu bazkaria
Bestalde, maiatzaren 24rako, Kantu bazkaria antolatu du Errikotxia elkarteak Balea elkartean. Sarrerak salgai daude dagoeneko kultur etxean eta Gabon eta Kalakari tabernetan, 20 eurotan.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS