USURBIL. DV. San Ixidro eguneko ospakizunak izan ziren atzo Usurbilen. San isidro da nekazarien zaindaria eliza katolikoan eta urteetan zehar herriko nahiz inguruko baserritarrek egun hau ospatu izan dute. Atzo ere horretarako aukera izan zen herrian eta ederki probestu zuten herriko baserritar batzuk.
Goizean izan ziren ekitaldi nagusiak. Meza nagusia izan zen Salbatore oparroki elizan eta bertan bildu ziren hainbat baserritar. Ondoren, herriko pilotaleku ingururura hurbildu ziren. Izan ere, bertan zeuden Andatzpe elkarteak jarritako mahaiak eta bertako kidek izan ziren bertara gerturatutakoei hamaiketakoa banatzeaz harturatu zirenak.
Salda beroa, haragi egosia edo txorizoa jateko aukera ere izan zen, beti ere ardo pixka batez bustita.
Bertsolariak ere bai
Bertsolariak ere izan ziren atzokoan. Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako Bertsolari txapelketako txapeldunordea eta bere anaia Unai izan ziren dema plazan kokatuta zegoen oholtzan bertsotan jardun zirenak.
Hori bai, ahari jokoa hastearekin batera frontoira sartu behar izan zuten, beste ikusleen artera, euriak bere agerpena egin baitzuen bertso saioa hasi eta minutu batzuetara.
Azkenean ahari jokoa ikusteko aukera izan zuten frontoi inguruan bildutakoek. Sei ahari izan ziren bertan. Batzuek ez zuten borrokarako grina handirik erakutsi, baina besteek golpe dexente jo zituzten dema plazan.
Honela bada, beste urte batez San Ixidro eguneko ospakizunak izan ziren atzo eta baserritarrek elkarrekin bazkaltzeko aukera ere izan zuten. Saizar sagardotegian bildu ziren egun handi hau bazkari eder batekin behar bezala ospatu asmoz.