AZKOITIA. DV. Azteazkenean aurkeztu zuen Ezagutza Guneak 2007ko memoria Intsausti Jauregian , bere Kudeaketa Kontseiluaren eskutik . Aurkezpenean parte hartu zuten Azpeitiko Udaleko ordezkari Iñaki Errazkin, Azkoitiko Iosu Bastida , Ezagutza Guneako lehendakari Kontxi Azpiazu, Enpresa Guneako María Dominguez , eta Iraurgi Lantzeneko zuzendari Jesus Agirre .
2007rako ezarritako helburu nagusiak bete dira Enpresa Gunean, Ikasi Proiektuaren barnean lan talde desberdinen topaketak sendotu direlarik enpresa kudeaketari buruzko hausnarketa eta prestakuntza jardunaldiekin (urtean bizpahiru aldiz biltzen dira gerente, pertsonaleko arduradunak eta produkzioko arduradunak). Bestalde, sektoreen araberako Kualifikazio Ereduak, lehen aldiz enpresa desberdinen arteko elkarlaneko kualifikazio proiektuen emaitzak ikusi ditu (Siderurgia, Makina Erraminta, eta Egurrea).
Prestakuntza Gunean ere, Elkarlan eta Gerolan programen bitartez, eskualdeko enpresa, ikastetxe eta lanbide heziketaren arteko loturak bultzatu dira, formazioa eta garapen beharren egokitzapena lortzeko helburuarekin.
Lan talde berri baten sorrera ezagutu dugu 2007an, Enpresa Txikien Lan taldea, errealitate baten baieztapena izan delarik. 2007an, elkarlanerako lan arloen aukerak ireki dira, eta taldearen hurrengo topaketen oinarriak finkatu. 15 enpresek autodiagnostiko prozesua eman dute aurrera Euskaliten eskutik.
Garapen Gunean, Urola Erdiko Lehiakortasun Diagnostikoa proiektua amaitu da 2007an, Orkestra Lehiakortasunaren Euskal Institutoarekin elkarlanean.
Gure eskualdeko kasua Euskal Herriko Tokiko Lehiakortasunerako adierazleak eta analisia liburuan argitaratu delarik beste eskualdeekiko konparatuz.
Diagnostikoaren ondorioetan oinarrituz, udalek garapen gunetik berrikuntza eremuan tokiko udal politikak definitzen hasteko proiektu berri bati ekin diote: Berrikuntza Mapa diagnostikoaren proiektua. Proiektu honen helburua eskualdeko enpresen lehiakortasuna bultzatzea da , berrikuntza prozesuak sustatuz enpresa eta inguruko eragileekin(enpresa , elkarte, zentru teknologikoak..). Kontseiluak Berrikuntza Maparen Diagnostiko proiektua aurkeztu du eta Enpresa Txikien taldea gonbidatu da bereziki, etorkizuneko erronkan parte hartzera.