BERASTEGI. DV. Berastegiko alkatea den Aitor Lizartza, Maria Isabel Arrieta eta Mateo Esnaola zinegotziak Maite Etxaniz eta Iñaki Galdos diputatuei Ategi, eguneko zentrua erakutsi zioten atzo eguerdian. Ondoan, Gestión de servicios residenciales Cooperativa enpresako ordezkariak, horien artean, Itziar Zubiri, Berastegiko zentruko arduraduna. Denon artean eguneko zentruari eman nahi dioten bultzadari buruz mintzatu zitzaien Etxaniz eta Galdosi.
Aitor Lizartzak, «gonbitea luzatu nahi izan zien herritarrei ere eguneko zentrura hurbil eta ikus dezaten, Herrian dagoen zerbitzu eta egokitutako eraikuntzari etekina handiena eman behar diogu denon artea»
Diputatuak harrituta agertu ziren zentruko instalakuntzak ikusterakoan eta ados agertu ziren Berastegiko udaletxeko eta bestean azalpenak entzuterakoan. Batez ere pisu tutelatuei eman nahi zaie erabilpen handiagoa, baina ez zuten ahaztu nahi izan nahi duenak egunez zentrua ordu edo egun osorako erabil dezakela. Gainera, berastegiarren asmoa da Elduain, Berrobi edo inguruko herrietako lagunei zerbitzu bera eskaintzea. Bestalde, Berastegiko Udalak, utxaren laguntzarekin, egokitutako furgoneta erosi berri du. Furgoneta honetan garraio zerbitzua eskaini nahi zaie behar duten herritarrei. Azkenik, datorren hiletik aurrera Edurne Zubillaga, Berastegiko gizarte laguntzailea, Ategin egongo da herritarren eskerak eta bestelako zalantzak argitzeko.
Josefina, lagun berria Ategin
Azken bi astetan lagun berria dute Ategikoek. Ordura arte, Maria eta Pakita hurbiltzen ziren egunero zentrua eguna pasatzea. Orain berriz, Josefina Salbarredi gehitu zaie eta hauek egiten dituzten ariketak eta eskulanak egiten saiatzen da. Azken boladan, gogotsu ari dira makramezko kolore ezberdinetako kortinak eta bestelako margoak, loreak eta apaingarriak eginak baitituzte Ategin. Atzokoa egun berezia izan zen. Berastegiko eguneko zentruko erabiltzaileek, Mariak, Pakitak eta Josefinak eta euren zaindari den Arantzau Ugartemendiak, bisita berezia jaso zuten eguerdi partean. Inork baino hobeto azaldu zieten Maite Etxaniz eta IñakiGaldosi euren eguneroko martxa Ategin, umore onean, bazkaria zain zuten bitartean.