OIARTZUN. DV. Asteburu honetan, maiatzaren 16tik 18ra bitartean, Arragua auzoko jaiak ospatuko dira. Antolatzaileek ekitaldi ugari antolatu dituzte.
Bihar, ostirala, eguerdiko 14:00tan bazkaria izango da jubilatuentzat Aldeguna elkartean, iluntzeko 19:00tan txupinazoa Aldeguna elkartetik eta, ondoren, Agurra dantzatuko da jaiei hasiera emanaz. 19:15tan kalejira txistulari eta buruhaundiekin auzoan zehar. 20:00tan bertsotxongiloak Hitzen lapurra txotxongilo eta aktoreen antzezlana izango da 3-0 urte bitarteko haurrei zuzendua, frontoian. Guaeko 22:30tan, Truk Txapelketa izango da Aldeguna elkartean. 23:00tan, beriz, kontzertua Bad Sound System taldearekin, Goiko Eskolan.
Larunbatean, goizeko 10:30tan haur jolasak izango dira frontoi ondoan. 12:30tan Ponyak, zezenak... Gorriti Show-kin frontoi ondoan. Eguerdiko 14:15tan, bazkari herrikoia frontoian, Euskal Kantak Herriko Kantari taldearen laguntzaz guztiek abesteko, magia SUN magoarekin, txisteak Martintxorekin, zozketak... Arratsaldeko 19:00tan antzerkia izango da Edurne Arrizabalagaren eskutik, Ogiyik ekarri etzun semia frontoian bertan. Gaueko 21:00tan Monologoak eta afaria Goiko Eskolan eta 23:00tan Kontzertua Krudos, Garagardo gura eta Brux Lee taldeekin, Goiko Eskolan.
Igandean, goizeko 09:00tan, meza ospatuko da auzoko hildakoen alde; 10:30tan, pilota partidak izango dira Oiarpek antolaturik, maila guztietan eta 11:00tatik 14:00tara eta arratsaldeko 16:00tatik 18:00tara, jolas parkea eta puzgarriak izango dira. Arratsaldean, berriz, 18:00tan, berriz, Zirika Zirkus taldearen emanaldia izango da eta Zorionak lana aurkeztuko dute, antzerkia, pailazoak eta zirkoa uztartuz. Bukatzeko, iluntzeko 19:00tan, txokolatada izango da jaiei amaiera emanez.