Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 20 julio 2008

Pasaia Errenteria

OIARTZUN
Euskarazko komunikabideak eta Oiartzun irratia aztertzeko inkesta egingo da
15.05.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
OIARTZUN. DV. Oiartzuarrek hedabideak aukeratzerakoan zein ohitura dituzten aztertu nahi da telefono bidez herritarren artean egingo den inkestarekin. Bereziki, Oiartzun irratiak duen entzulego kopurua, mota, gustuak dira aztertuko direnak. Aztiker Jendarte-ikerketa aplikatuak enpresak burutuko du Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuak bideratu duen ikerketa.
Uztailaren 7an beteko dira 9 urte Oiartzun Irratia izen honekin martxan jarri zena. Urte hauetan zehar, gorabeherak izan baditu ere, une honetan egonkortuta dagoen egitasmoa dela esan daiteke.
2002an Ikertalde enpresak Oarsoaldean egindako neurketen arabera, Oiartzun irratiak emaitza onak izan zituen entzulegoari dagokionean: Oiartzunen Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea adina entzuten zen orduan.
6 urte pasa dira eta beharrezkotzat jo da entzulegoaren neurketa berri bat egitea. Neurketa honek aurrerantzean jarraitu beharreko bidea zehazten lagunduko du. Udalerri honetan hedabideen kontsumoaren nondik norakoak eta bereziki Oiartzun Irratiaren audientzia neurtzea da ikerketa honen helburu nagusi. Horrekin batera, Oiartzun Irratiari baliagarria izan dakiokeen bestelako informazioa eskuratuko da (zein irratsaio dituzten entzuleek gustuko, zertan hobetuko luketen irratia ).
Horretaz gain, beste hainbat galdera egingo dira komunikabideak (euskarazkoak bereziki) kontsumitzeko ohituren inguruan (prentsa idatziaz, telebistaz, udaleko komunikazio tresnez, internet ).
Astearte honetan, maiatzaren 13an, hasita 15 egunetan zehar 700 bat dei egingo dira zoriz hautatutako etxeetara.
Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuak herritarrei inkesta honetan laguntzeko deia luzatu nahi die. Garrantzitsua izango da dei hauei ahal den herritar gehienek erantzutea.
Beraz, inkestatzaileei harrera ona egin eta hauek egindako galdera erraz askiei erantzuteko eskaera egin du Euskara Zerbitzuak.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS