Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 9 julio 2008

Alto Urola

EZKIO-ITSASO
Ezkio-Itsasoko udaleku irekietan parte hartzeko izen emate epea astelehenean amaitzen da
Hiru asteko iraupena izango du eta goizez bilduko dira umeak
15.05.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Ezkio-Itsasoko udaleku irekietan parte hartzeko izen emate epea astelehenean amaitzen da
Pasa den urtean 30 ume inguru bildu ziren Udaleku irekietan. [M. GALILEA]
EZKIO-ITSASO. DV. Aurten ere, besteetan egin den bezala eta herriko gaztetxoentzat ekitaldi berezi bat antolatzeagatik, Udaleku irekiak egongo dira Ezkio-Itsason. Oraingoan ere Yartu Kultur Elkartearen eta Udalaren esku datoz eta ekaina eta uztailan zehar ospatuko dira, guztira hiru aste izango direlarik.
Udaleku hauetan parte hartzeko adina zabala izango da, hauetan 3 urte baino gehiago dituzten ume guztiek parte hartzeko aukera izango dutelarik. Begiraleek multzo desberdinetan banatuko dituzte umeak adinaren arabera, eta honen inguruan ekintza eta txango desberdinak burutuko dituzte. Umeen kopurua jakin arte eta taldeak zeintzuk diren zehaztu bitartean ez da programa burutuko, baina pasa den urtekoaren antza izango du honek seguru asko. Aurrekoan bezala Arrasateko 'Txatxilipurdi' taldea izango da herriko Udalekuetako arduraduna.
Udalekuak, esan bezala, hiru asteetan zehar eramango dira aurrera. Hauek ekainaren 30ean hasiko dira eta uztailaren 18an amaitu. Oraingoan ere goizez izango dira bi ordu eta erdiko iraupeneko klaseetan: goizeko 10etan hasi eta 12:30etan amaituko dute.
Prezioaren aldetik, hau familiaren haur-kopuruaren arabera izango da. Horrela, haur bakarra dutenek 22 euro ordainduko dituzte; bi seme-alaba dituztenek 32 euro ordaindu beharko dituzte; eta azkenik hiru haur edo gehiago dituztenek 40 euro ordaindu beharko dituzte guztira.
Plangintza gutxi gorabehera nolakoa izango den ikusita, interesa duten guztientzat, izena emateko aukera zabalduta dago dagoeneko. Hau maiatzaren 19an, datorren astelehena, baino lehen egin beharko da derrigorrez, epe honen ondoren izen emateak ez baitira onartuko. Izena emateko egin behar den gauza bakarra Udaletxera gerturatzea edo bertako telefono zenbakira, 943 72 13 03, deitzea da. Ordainketak Udaletxean bertan egingo dira izena ematearekin batera.
Esan bezala momentu honetan programa ez dago guztiz zehaztuta. Izena ematen dutenen arabera antolatuko dira taldeak eta noski, behin betiko egitaraua burutuko da.
Aurreko urteetan ekintza ugari burutu zituzten umeek, bai kultur etxeko geletan baita kalean ere, eta oso esperientzia ona eta dibertigarria izan zuten. Beraz, aurten guztiak animatzea espero da!
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS