Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 julio 2008

Alto Deba

ANTZUOLA
Arrola mendiko iturria eta ingurua auzolanean konponduko dituzte domeka goizean
Bederatzietan jarri dute hitzordua Herriko Plazan eta Azaldegietara autoan joango dira Basogintza eta inausketari buruzko hitzaldia emango da gaur Olaran etxean
15.05.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Arrola mendiko iturria eta ingurua auzolanean konponduko dituzte domeka goizean
Arrolako iturria eta haren ingurua auzolanean konpontzeko elkartuko dira domeka goizean.
ANTZUOLA. DV. Herritar talde bat Arrolako iturria eta haren ingurua auzolanean konpontzera joango da domeka goizean. Bederatzietan jarri dute hitzordua Herriko Plazan. Azaldegietara automobilean igoko dira eta handik Arrolarako bidea oinez egingo dute. Udalak eta Arrola mendizaleen elkarteak bultzatu dute asmoa eta antzuolar guztientzat da parte hartzeko gonbita.
Bizkalatza baserritik gertu dagoen iturria (Larrebarrengoa) konpondu zuten duela aste batzuk eta Arrolakoa izango da bigarrena. Ingurua txukundu, ganadua sartu ez dadin itxitura egin eta abereentzako aska konpontzea da domekako asmoa. Joaten direnei hamarretatokoa eskainiko zaie, auzolaneko ohitura ez galtzeko.
Udaletik azaldu dutenez, 48 iturri ditu Antzuolak bere sailetan eta horietako zenbait desager- tzeko zorian daude. Ondare hori zaindu eta berreskuratzeko jarri da abian iturriak berritzeko egitasmo hau. «Kontuan har- tu behar da iturriek baserri eta landa inguruan izan du- ten garrantzia», dio oharrak.
Hitzaldia, gaur
San Isidro eguna da gaur eta horregatik, Udaleko mendi batzordeak hitzaldia antolatu du arratsaldeko sei eta erdietan (18:30) Olaran etxean. Gai hau dute hizpide: basogintza, inausketa, gaixotasunak eta landatzeko espezieak aukeratzeko irizpideak. Gipuzkoako Baso Elkarteko bi teknikarik, Iñaki Azurmendik eta Jone Mayozek, emango dute. Baserritarrentzat zein aipatutako gaietan interesa duten lagunei zuzendutako berbaldia da.
San Isidro feria, berriz, etzi, zapatuan, egingo da. Goizeko bederatzietatik aurrera ganadua, artisautza produktuak eta hainbat gauza egongo dira ikusgai Herriko Plaza inguruan.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS