Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Lunes, 13 febrero 2012

Pasaia Errenteria

OIARTZUN
Bi oinbus izango dira datorren astean 'Oinez ikastetxera' egitasmoaren baitan
Eskola ingurua kotxez arintzea eta eskolara oinez joateko bide seguruak erabiltzea dira xedeak
08.05.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Bi oinbus izango dira datorren astean 'Oinez ikastetxera' egitasmoaren baitan
Egitasmoaren logoa.
OIARTZUN. DV. Oiartzungo Udalak datorren astean, maiatzaren 12tik 16ra, 'Oinez Ikastexera' egitasmoa jarriko du martxan.
Urtero bezala, ingurumenarekiko kontzientzia landu eta gaia sakondu asmoz elkarlanean dihardute Oiartzungo bi eskolek eta Udalak. Urtez urte gai ezberdin bat aukeratu, eta kurtsoan zehar lantzen da. Aurten aukeratutako gaia mugikortasuna da. Elkarlan honetan dinamizatzaile gisa dihardu Mendi Enara ingurumen enpresak. Helburu orokorra, segurtasunez eta ahalik eta modu sostengarrienean ikastetxera oinez joateko ohitura berreskuratzea da. Kurtsoan zehar sentsibilizazio kanpainak eraman dituzte aurrera eta astebeteko ekimen hau litzateke plangintza horretako ekimen nagusia.
Maiatzaren 12tik 16ra beraz, 2 Oinbus aterako dira bide seguruetatik eskolara oinez joateko, bata Altzibartik eta bestea Ugaldetxotik. Oinbusek irteera orduak, ibilbidea eta geltoki zehatzak dituzte eta guraso boluntarioek gidatuko dituzte. Beraz ekimen honetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute norbere eskolako idazkaritzan. Ordutegiak, ibilbideak eta geltokiak honakoak dira:
Haurtzarora doazen oinbusak: Ugaldetxotik (8:30erako) lehenengo geldokia Txaragainen izango du (8:00); 2. geltokia Txaragain parkean (8:05), 3.a Sibeluts kalean (8:10) eta 4.a Sibeluts eta Goizueta kaleen artean (8:13). Altzibartik (8:30erako), 1. geltokia Kaleberrian (8:10) eta bigarrena Elorrondon, kiroldegian (8:20).
Elizaldera doazen oinbusak: Ugaldetxotik (9:00etarako), lehenengo geltokia Sibeluts kalean (8:45). Altzibartik (9:00etarako), 1. geltokia Kaleberrian (8:40), bigarrena Bidegorrian, Aldapa goikoan (8:45) eta 3.a Elorrondon, kiroldegian (8:50).
Helburuak
Oinez ikastetxera ekimenaren helburu nagusiak bi dira: batetik kotxe gehien pilatzen den eskola inguru hori kongestioz arintzea, izan ere 1.500 bat haur eta gaztetxo ibiltzen diren gunea da hau eta horregatik aste horretan zehar, eskolara sartzeko orduan autoentzako itxita egongo da eskola gunea; bestalde, eskolara oinez joateko bide seguruak erabiltzea.
Hauek dira maiatzaren 12tik 16ra autoentzat itxiko diren bideak 8:00etatik 9:15ak bitarte (eskolara sartzeko orduan, alegia): Makutso bidea, Sibeluts kaletik hilerriraino, Elorrondo kalea Irubideraino eta Elorrondo kalea kiroldegiko aparkalekuraino.
Kurtso honetan haur eta gaztetxoek mugikortasunaren eta segurtasunaren inguruan egindako lanaren emaitzekin, eskaera egingo diote Udalari topatutako gabeziei konponbidea eman diezaien. Eskaera hori egiteko ez ohiko Udal Batzarra egingo da Udaletxean maiatzaren 23an, goizez.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios