ZESTOA. DV. Zestoako Udalak uztailean zehar antolatu dituen udaleku irekietarako begiraleak kontratatzeko lan-poltsa martxan jarri du. Lan-poltsan izena eman ahal izateko ezinbestekoa izango da: 18 urte beteta izatea edo 2008an betetzea, OHO, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokidea izatea eta euskara jakitea.
Eskabideak maiatzaren 16a baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean. Lan-poltsaren oinarriak eta eskabide-orria udaletxean nahiz Udalaren web orrialdean (www.zestoa.net) eskuratu ahal izango dira.
Udaleku irekietarako begirale izan nahi dutenek izena eman dezakete
Udaleku irekiak
Zestoako Udalak 3-12 urte bitarteko haurrentzat (1996-2004 urteen artean jaiotakoak, biak barne) antolatu ditu udaleku irekiak. Udalekuak ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean izango dira, goizez (10:00-13:00).
Herriguneko udalekuez gain, Arroa Goia, Arroa Behea eta Aizarnan ere udalekuak izango dira. Horretarako, gutxienez 8 haurreko taldea osatu beharko da auzo bakoitzean.
Izen ematea maiatzaren 5etik 16ra izango da, ikastetxean edo Udaleko bulegoetan.
Izena emanez gero, 50 euro-ko ordainketa egin beharko da honako kontu zenbaki honetan:2101 0033 21 0000470062 (ordainagirian udalekuak eta haurraren izen-abizenak jarri behar da). Familia ugarietako haurrek 40 euro-ko kuota ordaindu beharko dute. Informazio gehiago nahi duenak Zestoako udalera deitu dezake (943-147010).
Gipuzkoako txapeldunak
Zestoako nesken alebin taldea txapeldun suertatu zen Oiartzunen lehiatu zen eskolarteko ping-pong modalitateko finalean.
Taldea Aiala Etxabe, Ane Sorazu, Jone Valiño eta Irati Ugartek osatzen zuten. Horrez gain, Ane Sorazu bakarkako modalitatean ere txapeldun izan genuen.