Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 septiembre 2008

Costa Urola

AZPEITIA
Herriarteko txapelketako lehen partidak azpeitiarrentzat

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
AZPEITIA. DV. Bihar ostirala, maiatzak 9, Ilunpeko pilotariak Herriarteko Esku pilota Txapelketan sartuko dira. Amezketan jokatuko dituzte partiduak, gaueko 9etatik aurrera. Kadete mailan, Etxaniz eta Aizpuru arituko dira Amezketako dagokion bikotearen aurka. Jubenil mailan, Otamendi eta Murgiondo eta senior mailan, Larrañaga eta Uzkudun.
Iazko azpitxapeldunek «talde polita» osatzen dutela dio Jesus Ruiz de Argandoña Keuttin, elkarteko kideak: «Iazko pilotari berdinak dira, Markel Etxaniz kenduta, besteak pasa den urtean jokatu zuten. Aldaketa bakarra, Murgiondorena. Daniel iaz kadete mailan aritu baitzen eta aurtengoan, jubeniletan dago». Keuttinen esanetan, «iaz bezala, finalera heltzeko asmoekin gaude. Ea posible den».
Azpeitiarrak bigarren geratu ziren iaz eta aurtengoan final hamaseirenetan sartu dira, beste sei herrialderekin batera. Guztira 26 herrik hartuko dute parte txapelketan.
Udaberri Saria
Larunbatean, maiatzak 10, 15:30ean hasita eta lau t'erdiaren barruan, Udaberri sariko hainbat partida jokatuko dira Frontoi Txikin. Kadete mailako sei partida ikusi ahal izango dira.
Ilunpeko Galarragak zabalduko du jaialdia, Bergarako Osaren aurka. Arakistainek Fernandezen aurka jokatuko du gero, bergararra baita ere. Zialtzetak Aurrera Sayazko Barandiaran izango du aurrez aurre. Aizpuruk Balerdi hartuko du (Aurrera Sayaz) eta azken partiduan Landa eta Ostolaza azkoitiarra arituko dira lehian.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS