Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 30 agosto 2008

Costa Urola

ZARAUTZ
Guztira 391 ikaslek hartu zuten parte kiroldegian ospatu zen bertsolaritza jaialdian
Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiektuaren azken helburua ikasturte bukaerako jaialdi hau da
08.05.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Guztira 391 ikaslek hartu zuten parte kiroldegian ospatu zen bertsolaritza jaialdian
Jendeaurrean proiektatzea oso motibagarria da ikasleentzat.
ZARAUTZ DV. Zarauzko hainbat ikastetxek eta Zarauzko Udalak elkarlanean, aurten laugarren aldiz, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen proiektu bat landu dute eskola-orduetan, 'Bertsolaritza eta ahozkotasuna' izenekoa.
Guztira 391 ikaslek parte hartu dute Zarautzen, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako 176 ikaslek eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 215 ikaslek. Gipuzkoako 36 herritako ikasleak ari dira lantzen 86 ikastetxe, eta 6.000 ikasle guztira eta datorren urtean 7.000 ikasletik gora izango direla aurreikusten dute elkarteko arduradunek.
Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiektuaren azken helburuetako bat ikasturte bukaerako jaialdia izaten da, eta Zarautzen asteartean egin ziren bi saio Aritz- batalde pilotalekuan: 17.30tan LH 3 eta 4koak, eta 19.00etan LH 5 eta 6koak. Honela, ikasturtean zehar bertsolaritzaren inguruan lanean jardun diren neska-mutilei jendaurrean aritzeko aukera ematen zaie, eta hein berean, gurasoei zein herritarrei ikasleek aurreratu dutena ikusteko parada izan zuten.
Ikastetxe bakoitzeko ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin. Azpimarratu behar da bertan egin ziren saio guztiak ikasleen lanaren ondorio direla, hau da, emanaldiko ideiak zein bertsoak neska-mutilek landu eta sortu dituztenak, eta eurak protagonista oso eta bakarrak.
Urte osoko lana
Urte osoko lanaren ondoren, oso motibagarria da ikasleentzat ikasi dutena jendaurrean proiektatzea, gainera oso aberasgarria da taldean bideratutako proiektu bat konpartitzea eta emaitzak elkarrekin gozatzea.
Jaialdi honekin batera, liburu bana emango zaio ikasle bakoitzari ikasturte amaieran. Liburuak 'Bertsometa' izena du, eta Gipuzkoan dabiltzan talde guztiak biltzea du helburu. Talde bakoitzaren argazkia eta eurak egindako bertsoak topatuko dituzte bertan.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS