Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Bajo Deba

MUTRIKU
Mutrikuko eskoletako antzerki taldeek hainbat emanaldi izango dituzte hurrengo egunetan
3 urte daramatzan Marisa Martinezek zuzenduko ditu taldeak
08.05.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Mutrikuko eskoletako antzerki taldeek hainbat emanaldi izango dituzte hurrengo egunetan
Iratxoak taldekoen 'Gora eskuak hau lapurreta bat' obra. [GORRITIBEREA]
MUTRIKU. DV. Goizeko Izarra Ikastola, San Migel Ikastetxea eta Mutrikuko Institutuko 38 kidek osatzen dituzten Iratxoak, Beti Aurrera eta Mnms antzerki taldeek zortzi emanaldi izango dituzte hurrengo egunetan, guztiak ere Marisa Martinezen zuzendaritzapean, izan ere 23 urte baitaramatza langintza honetan. Lehen emanaldiak Eibarren izango dituzte hurrengo astelehenean arratsaldeko 15:00etatik aurrera Deba Beheko Eskolarteko Antzerki Erakusketaren XXIV. edizioaren barruan, bertan Beti Aurrera taldeak Bi saltzaile arraro lana eskainiko duelarik eta Mnms taldeak berriz Kastinga. Hurrengo asteazkenean bi obra horiek eta Iratxoak taldeak prestatu duen Aitonaren haserrea obra, Zabiel kultur etxean eskainiko dituzte goizeko 10:00etan San Migel eta Ikastolako ikasleentzat. Azkenik, hain arrakastatsua izaten den emanaldia helduko da maiatzaren 17an, izan ere Zabieleko goiko aretoan hiru emanaldiak eskainiko bai dituzte; Aitonaren haserrea, Bi saltzaile arraro eta Kastina. Aipatu lan guztien egilea Marisa Martinez da eta prestaketa eta zuzendaritza lanak ere berak burutzen ditu.
Ez da autobusik izango
25 urte beteko dira aurten Iparraldeko Ikastolen aldeko Herri Urrats festa ospatzen dela Senpereko lakuan. Lehen edizioa izan zenetik urtero-urtero Goizeko Izarra Ikastolatik autobusa antolatu ahal izan da, baina aurten ez da horrelakorik izango. Ikastolatik pasatako ikasle gazteek izaten ziren azkenaldian antolaketa motibatzen zutenak, gero guztien artean ordaintzen zutena.
Kexak ere sarritan adierazi izan dituzte prezioa altua zelako, izan ere beste hainbat herrietan bertako Euskara Taldeak antolatzen baititu halako zerbitzuak. Baina aurten behintzat, ez batera eta ez bestera, Mutrikutik ez da izango autobusik Herri Urrats festara joateko.
Plazatik gaztetxera 2008
Plazatik Gaztetxera Bertsolari Gazteen VII. Txapelketa asteburu honetan hasiko da bertan Egoitz Alkorta mutrikuarra kantari arituko delarik, besteak beste. Elgoibarko Gaztetxean izango da lehen kanporaketa eta bertan sei bertsolari arituko dira mutrikuarra barne.
Ohi bezala gaueko 21:00etan afaria izango da lehenik eta ondoren 22:30etik aurrera jokatuko da kanporaketa. Afarirako txartela Gaztetxean bertan eskuratu ahal izango da.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS