Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 30 agosto 2008

Sociedad

AL DÍA
Banaketaren moda

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
<< 1     >>
«Orrelako aundirik pentsatu gabe ezkondu gintuan, orain dala berrogei urte, zintzo demonio. Elizan pasa arte beste ori probatu gabe-eta».
Bai, bai. Badirudi modan jarri zaigula, gaur egun, andre-gizonon arteko banaketa.
Au da marka, au! Leen, nobio- -nobiak edo elkarrekin bi edo iru urtean zebiltzan neska-mutillak banatzen baziran, gertaera ulertu eziñik geratzen giñan. Nola zitekeen? Zer pasa ote zaie? Gertaera sinistera oitu eziñik egoten giñan. Eta ez ori bakarrik. «Ea besteren batzuk ere banantzen diran», eta orrelako kontuak inguruetan. Alegia, bein asitakoan bolada izaten zala.
Eta zalako bolada ark izen bat zuen: oillo-gaitza.
-Asi dek, asi dek oillo-gaitza. Argi ibili, mutillak, baten batzuk libre geratuko dituk-eta.
Izan ere, jende multzo jakin samarrak giñan inguruetan, eta ez zan arritzekoa izaten begia luza- -luza eginda ibiltzea. Batez ere, maiorazko edo maiorazkaren bat tartean baldin bazan. Aiek estimazio aundiagoa edukitzen bait zuten, naiz eta itsusi samarrak izan.
Bertatik bertara ibiltzeko oiturak bait ziran.
Iñoiz ez genekiena zan oillo-gaitza deitze ori nundik zetorren. «Asi dek oillo-gaitza». Gaztelaniaz esaten dana: «ha empezado la racha». Ortik joango da, noski. Auskalo! Baserritarren batek aterea izango da. Izan ere, bazan oitura baserritarren artean: norbaitek baldarkeriaren bat esan eta grazian erortzen bazan, jarrai kontu berarekin, illabeteetan edo urteetan. Zera: zopari gatza botatzea balitz bezela. Baiña zergatik arri-tzen giñan orrenbeste?
Joño! Konpondu eziñeko zenbait arazo baldin bazegoen euren artean, gauzak garaian aztertzea obe. Gero konpontzekotan lagatze ori, malo-malo.
Onako au irakurri nuen, bein. Elkarrekin zebiltzan neska-mutil aiek jarri ziran ezkontza-egunerako illabeteei begira. Andregaiari jarri zaio kaskoan gauza pare bat argitu bear zituela, eta ala dio senargaiari:
-Aizu, Tomas. Ezkontzerako erretzeari lagako diozu, ezta?
-Baaa, bai; lagako diot.
-Eta, etaaa edateari ere bai, ezta?
Tomasek, buruari atz eginaz:
-Baaa, baaa... bai; lagako diot, ba.
-Eta zer geiago lagako zenuke?
-Baaa, baaa... ezkontzea, deskuidatzen bazera.
Oiek dituk, oiek, pulamentuak! Norbaitek jarri zituen gauzak beren lekuan. Galtzak, bear dan garaian jantzi bear omen dira. Bai, Tomas, bai.
A, gure mandioko Jainko potoloa! Orrelako aundirik pentsatu gabe ezkondu gintuan, orain dala berrogei urte, zintzo demonio: ate aundian pasa arte, elizan pasa arte alegia, beste ori probatu gabe-eta. Zer tontolapikoa nintzan, orain konturatzen naiz.
Gaur ezkondu bear banu, ez nintzake bereala joango elizara. Ez arraioa! Giro ederra dan batean, zelai edo belaze batera joan, guraso, senide eta lagunekin, eta:
-Ondo iruditzen bazaizue, eta gaizki iruditzen bazaizue, guk elkarrekin bizi nai degu. Zuek zerate lekuko, eta amen.
Bazkari bat edo afaria egin, eta kaixo, motel. Zer geiago bear da, ba? Ondorioak berdintsuak izango lirateke.
Seriotu nadin pixka bat. Bearbada, gauzak axaletik esaten ariko naiz. Baiña iritziak, oiturak axaletik edo irrigarri kontatzeak uste det bere barkamena baduela. Gogorragoa derizkiot gauza serioak axaletik egitea.
Asieran nioen, leen neska-mutil bikotea banantzen bazan, arridura eragiten zigula. Gaur, andre-gizonen arteko banantzeak zergatik ez gaitu arritzen?
Bi giza-emakumek elkarri beste ezeri baiño geiago nai izatea, eta geien elkar maitatzea, munduko gauzarik ederrena eta aberatsena dala iruditzen zait. Eta seriotasun aundienaz artu bearrekoa. Nongo elizaren eta nungo legeen bearra dute elkar maite izateko eta elkarrekin bizitzeko? Bikotearen arteko elkarrenganako naia iraunkorra izatea, ori da munduko erlijioen eta legeen gaiñetik dagoen zerbait.
Maitasuna deitzen diogun ori elkarri nai izate iraunkorretik itsasten dala iruditzen zait, berriz. Leenengo ez al da sortzen elkarrenganako naia, griña? Eta gero maitasuna piztu? Baiña ez ote zaigu ari gertatzen elkarrenganako naiaren griña itzaldu, elkar maitatzera iritsi baiño leen?
Ez det esan nai gauza denak gaizki egiten ditugunik. Gauzak errazak dauzkagunik ere ez. Ezta leengo eran bizi bear dala ere. Bikoteek beren etxetxoan bizitzea arrazoi osoa dute. Guk ere orixe egin genuen, aal genuen eran.
Zer ekarri digun or bere etxetxoan bizitze orrek? Etxetxo asko bear dirala. Eta etxetxo auek dirudunen palazioen salneurri lotsagarrietara iritsi zaizkigula.
Orain jarri nadin gaurko bikote elkartuen lekuan. Biok lana latz egitera joan bearrean gera, sartu arazi gaituzten zulotik irtete ezkeroz. Gure umetxoaren billa, orain ezin gera abiatu.
Goizean mendi-punta garbitik agertu zaigun eguzki eder ura illunabarrera eldu baiño leen, zergatik ezkutatu digu odei lotsagabe batek? Nork ekarri gaitu onetara? Nai duenak erantzun dezala.
Familia baiño ederragorik zer degu bizitzan? Elkarren laguntzaren bearra, berriz, zaartzarora eta geiago daukagu. Ez aaztu.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS