IBARRA. DV. Duela egun batzuk Berangaran jokatu zen Gipuzkoa Txapelketan emaitza ezin hobeak lortu zituzten Belabietatik aurkeztu ziren hiru gimnastak, hirurak podiumera igo baitziren. Infantiletan Miren Ezeiza bigarren sailkatu zen eta Kadetetan Izaro Esnaola bigarren eta Garazi Egigurenek lehenengo postuak lortu baitzituzten.
Emaitza horiei esker hirurak Euskadiko Txapelkerako sailkatzea lortu dute. Miren Ezeizak maiatzaren amaieran Gasteizen erakutsi beharko ditu bere doaiak eta Izaro Esnaola eta Garazi Egigurenek Tolosan ekainaren 8an.
C mailakoek berriz, pasa den igandean Anoetan eman zuten bere erakustaldia eta aurrekoan lehenengo gelditu baziren ere oraingoan zazpigarren geratu ziren. Esan behar da hauen emaitza ere ez dela txarra 27 talde aurkeztu baitziren.
Emaitza bikain hauek dudarik gabe, gimnastek kurtsoan zehar egin duten lanaren uzta badira ere esan beharra dago Saioa eta Laura monitoreak egiten duten lanaren ondorio ere badirela. Zorionak bada Belabietako Gimnasia Erritmikako Eskola osatzen duzuen guztioi eta segi horrela eta zorte on aurrerantzean ere!
Bilkura, ostegunean
Herriko hainbat elkartek Festa Batzordearen bilkura atzeratu dadin eskatu dute. Batzordeburuak eskaera ontzat hartuta, festa Batzordearen bilkura ostegunean, atzeratzea erabaki du. Bilkura Udal Batzar aretoan izango da iluntzeko 19:30ean.