Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 septiembre 2008

Cultura

CULTURA
Hamabosgarren urtemuga ospatzeko DVDa egin du Sustraia talde ipartarrak
06.05.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DONOSTIA. DV. Sustraia taldeak diskoa eta DVDa plazaratu ditu: Sustraia in live. Zazpigarren diskoa eta lehenbiziko DVDa, bertan ikusten delarik zer nolako festa sor- tzen den talde honek jotzen duenean. «Eszenarioetako taulak sarri apurtu ditut, 50 aldiz beharbada, eta apurtzen ez badut jendearen kexua izaten dut, ez dudala behar hainbateko indarrik erabili», adierazi digu Mixu Mitxelena kantariak. Iparraldean oso talde ezaguna da, eta Hegoaldean oso gutxitan jo du.
«Gu zuzeneko talde bat gara eta harro gaude plazak betetzen ditugulako», dio Mitxelenak. «Gure helburua da jendeari plazera ematea eta guk ere plazera hartzea». Bada taldean benetan eskarmentu handiko musikari bat, Jimmy Arrabit, 80ko hamarkadan Itoizen aritutakoa, eta gero King Mafrundi taldea sortutakoa.
Badira hamabost urte Sustraia jaio zela. Hasieran inoren doinu eta abestiak eskaintzen zituen, poliki-poliki bere kantuak sortzen joan zen. Badira hamaika urte bere errepertorio propioa lantzen duela. Mitxelenak ez du etiketarik nahi: «Guk denetik egiten dugu: rocka, baltsa, ska, latinoa...guk nahi dugu martxa edukiko duen doinua sortu».
Kontzertuak ikusgarriak dira. «Hor aritzen gara saltoka, txorakeriak egiten, eta noski, nahi izan dugu hori dena DVDan islatzea», dio kantariak.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS