BREVES-ZUMAIA
Gorka Etxabe eta Eider Unanue, garaile Usurbilen
Viveros San Antón - Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gazteek bi garaipen lortu zituzten Usurbilen izandako lasterketan. Alebinetan, Gorka Etxabe aizarnazabaldarrak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen, Ander Manterola taldekidea esprintean gainditu ondoren. Eider Unanuek beste behin erakutsi zuen nesken artean aurkaririk ez duela. Infantiletan laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen Julen Vicentek esprintean, orain arte bere aurkari nagusi izan diren zarauztarrak zaintzen ari zenean, ezustekoa Haritz Daboz lezoarrak eman ondoren. Larunbatean taldekako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute infantil eta alebinek Zarautzen.





