Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 septiembre 2008

Comarca

Estás en: diariovasco.com > Local > Comarca
lasarte-oria
Azkorteko urteroko erromeriak jendetza handia bildu zuen igandean
Meza Nagusiaren ostean, bertsoak, herri-kirolak eta musika izan ziren ikus eta entzungai

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Azkorteko urteroko erromeriak jendetza handia bildu zuen igandean
LASARTE-ORIA. DV. Eguraldi bikaina eta jai giro ezin hobea izan ziren pasa den igandean Santa Kruz jaiak ospatzeko egiten den urteroko erromerian. Tenperatura goxoak eta zeruaren urdintasunak jendetza erakarri zuen Azkorteren hegalera, eta goiz erdian haize zakarra altxa bazen ere, eutsi zion giroak. Ttakun Elkarteak Lasarte-Oriako Jai Ba-tzordearen laguntzaz antolatutako ekintzez gozatu ahal izan zuten bertara hurbildu zirenek. Zaharren Egoitzatik ordu erdiro atera ziren autobusek lagundu zuten jendea hara errez mugi zedin.
Urtero legez, Meza Nagusiak eman zion hasiera ospakizun multzoari, Iñaki Aranzadi Urnieta parrokoaren eskutik. Alboka Abesbatzak bere kantuekin hartu zuen parte meza horretan, baita Amaraun Eskolako trikitilari taldeak ere. Ondoren, ermitaren kanpokaldean lekutu ziren gainontzeko jarduerak.
Herri kirolak hasi baino lehen Patxi Etxeberria eta Andoni Otamendi bertsolariek saiotxo bat egin zuten, bertaratutakoak agur-tzeko. Musikaren alaitasuna falta ez zedin, bertan izan ziren Amaraungo musikariak, berriz ere, Jon Lasaren zuzendaritzapean eta egun osoan zehar. Eguerdi parteko gosea asetzeko, Zaharren Egoi-tzako arduradunek otartekoak banatu zituzten inguratu zirenen artean.
Herri-kirolak eta bertsoak
Mokadutxo bat hartu bitartean, zer hobe harrijasotzaile eta aizkolari arteko norgehiagoka ikustea baino. Urtzi Telleria herritarra eta Aimar Irigoien errezildarra aritu ziren harria jasotzen, hamabi eta erdietatik aurrera. Emanaldi ikusgarria eskaini zuten bi gazteek. Bi minutuko saioan, Urtzik 15 jasoaldi eman zizkion 125 kiloko kopari eta Aimarrek berriz, 19 jasoaldi 125 kiloko errektangularrari.
Aizkoran, aldiz, Ugaitz Muger-tza eta Barberena aritu ziren nor baino nor. Proposatutako proba, honakoa: nork moztu enbor bat kolpe gutxiagotan: Barberenak 43 kolpe behar izan zituen, Muger-tzak berriz, 47.
Bikoteka berriz, honako lanak egin zituzten: Urtzik 100 kiloko harri kubikoari 5 jasoaldi eman behar zizkion eta Ugaitz Muger-tzak enbor bat moztu. Bestalde, Aimarrek 113 kiloko harri kubikoa altxa behar zuen 5 aldiz eta Barberenak enbor bat moztu. Modu honetan 6 aldiz. Gero trontzan 6 korte egin behar zituzten. Urtzi eta Ugaitz suertatu ziren azkenik irabazle.
Batzuk zein besteek eguarte ederra pasarazi zien urteroko Santa Kruzen ospakizuna galdu nahi izan ez zutenei. Datorren urtean, gehiago eta hobe.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS