Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 9 julio 2008

Local

Estás en: diariovasco.com > Local
IDIAZABAL
Gazta egun arrakastatsua Idiazabalen

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
IDIAZABAL. DV. Jendea. Jende asko, eta beroa. Bero handia atzo goizean, Idiazabalen ospatu zen XI. Gaztaren egunean. Artzantzaren inguruko egun honetan hainbat postu, lehiaketa eta erakustaldi izan ziren. Gaztagintzak Idiazabalen izena mundu osoan zabaldu du, eta zer gutxiago produktu honi urtean egun bat eskaintzea baino.
Goizeko 10etan hasi zen aurreikusitako egitaraua artzaien postuak irekitzearekin batera. Bertan gaztak dastatu eta erosteko aukera izan zuten, baina inguratutako bisitariek lehenengo aukera nahiago izan zuten. Postu bateko saltzaile batek zioen gisan, «gazta asko probatu da, baina erosi gutxi. Halako egunetan normala izaten da hori». Idiazabalen aurkeztu ziren 22 artzaien gaztak dastatzeaz gain, hauek bozkatzeko aukera ere izan zuten atzo goizpasan joandakoek. Euro baten truke, nahi zuen orok epaile lanak egiteko aukera izan zuen, eta orotara 360 pertsona inguruk bete zuen lan hau. Beste alde batetik, postu politenari ere saria eman zitzaion, eta bi lehiaketetan Aranburu elkartekoak gailendu ziren.
Gaztaren egun honetan bestalde, ardiak eskaintzen dituen baliabideak nola aprobetxatu erakutsi zitzaien ikusleei. Postu batean ardiei ilea mozten zieten bitartean, beste batean ile honekin haria nola egiten zen azaltzen zuten. Eta beste postu batean gazta egiteko era tradizional zein modernoa, erakusten zituzten bitartean, herriko plazan mamia egiteko azalpenak eman zituzten. Gazta dastatzeko aukera egon zen bezala, mami hau ere proba zitekeen, baina ez luzaroan. Izan ere 60 litro ardi esnez egindako mami guztiak 11:30etarako amaitu ziren.
Idiazabalgo XI. Gazta egun honetan omenaldietarako parada ere egon zen, eta bertako protagonista nagusia Luziano Aranburu artzaina izan zen. Bizitza guzita ogibide honi lotuta egon da Luziano, eta arrazoi horren aitzakian egin zioten omenaldia. Bestalde, Antton Irizar, 20 urtez Idiazabalgo alkate izandakoa ere omendu zuten; urte guzti horietan zehar herriaren izena zabaltzeko lana eskertu zioten ekitaldi honekin. Azkenik iragan urtarrilean hil zen Mikel Garmendia herritarra ere gogoan izan zuten. Baina omenaldi beroena atzokoan artzantzak berak jaso zuen, jendeak gaztaren egun honi harrera ona egin baitzion beste behin ere.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS