BERROBI. DV. Dena prest dute Berrobin Kultur aste berri bati hasiera emateko. Bihar piztuko dute XVIII. kultur asteari hasiera emango dion suziria. 18:30etan, Berrobiko haurren euskaldantza erakustaldia izango da plazan. Solastokian 19:15etan I. punttu txapelketa jokatuko da. Asteartean berriz, arratasaldeko 5etan, Urreburuko gaztetxoen pilota partidak. 6:15etan, sukaldaritza erakustaldia eskainiko du Felix Garrido sukaldariak Bide Ona elkartean. Eraskutaldian prestatzen diren platerak zozketatu egigno dira partehartzaileen artean eta antolatzaileak aditzera eman dutenez haurtzaindegi zerbitzua egongo da Etxolan. Asteazkenean, 17:45etan Belabieta gimnasia erritmikoaren emanaldia egongo da frontoian. 18:30etan berriz, Felix Garrido erakusltadi berri bat egingo du Bide Ona elkartean.
Ostegunean, arratsaldeko 5etan Idoia Sanchez ipuin kontalariaren saioa egongo da liburutegian. Arratsaldeko 6etan, Soalstokian I. eskoba txapelketa jokatuko da. Ostiralean, arratsaldeko 5:30etan eskolako ikasleen emanaldia ikastetxean izango da. Jarraian, literatura lehiaketako sari banaketa burutuko da.
Larunbatean berriz, goizeko 9etan Berrobi-Leaburu-Belaunzta-Berrobi mendi ibilaldia antolatu dute gazte eta helduentzat. Arratsaldeko 4etan, Soalstokian mus txapelekta jokatuko da. 6:30etan berriz, toka txapelketa. Gaueko 10etan berriz, Angel magoaren magia saioa egongo da Solastokian.
Igandean bukatzeko, eguerdiko 12etan txakoli dastaketa egingo da udaletxe aurrean. Arratsaldean berriz, 6etan hasita, 'La música del siglo' emanaldia egongo da Solastokian.