Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 29 agosto 2008

Comarca

Estás en: diariovasco.com > Local > Comarca
Gazte Olinpiadetako show froga ospatu zen joan zen ostiral gauean herriko Kultur Etxean
04.05.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ASTIGARRAGA. DV. Astigarragako Gazte Olinpiadetako azken froga ospatu zen joan zen ostiral gauean herrian. Kasu honetan show frogara jokatu zuten Gazte Asanbladak antolatutako kirol jarduera honetan parte hartzen duten 8 taldeek.
Frogari gaueko hamar terdietan eman zitzaion hasiera Astigarragan. Talde desberdinek ikuskizuna prestatu behar zuten Kultur Etxeko eszenatokian. Aretoa bete beterik zegoen izan ere ikusle ugari bildi zituen jarduerak eta bizilagun guztiek gazteei animatzeko prest zeuden. Talde desberdinek sketch, play back eta antzerki saio txikiak burutu zituzten jendearen barreak sortaraziz eta humore onez. Talde bakoitzak 10-15 minutu izan zituen show froga prestatzeko.
Maiatzaren 24ean, bukaerako jaia ospatuko da. Goizeko hamaiketan, herri arteko herri jolasak Apeztegi plazan izango dira. 13:00etan, triki kalejira herriko kaleetan zehar Apeztegi plazatik abiatuta. 14:00etan, herri bazkaria Joseba Barandiaran plazan. 18:00etan, The Txortains-ekin kalejira Joseba Barandiaranetik. 21:00etan, azkenik, kontzertua Foru plazan Bisai, Sagarroi, Etsaiak eta Trikizio taldeekin.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS