EZKIO-ITSASO. DV. Anduaga Elkarteak urteetan zehar antolatu dituen kultur eta kirol ekintzen artean, oraingoan Realako bi jokalari ekartzea pentsatu du. Elkartea, kirol elkarte bat izanda, herriarentzat horrelako ekintza bat prestatzea polita izango zela pentsatu zuen, gehien bat umeen gogoetan pentsatuz. Ekitaldi hau, Zumarragako Musti taldearen laguntzaren antolatu dute.
Horrela, Realakoekin hitz egin ondoren Mikel Aranburu, taldeko kapitaina, eta Mikel Labaka etorriko dira astearte honetan Ezkio-Itsasora; beraiekin batera Realako ordezkari bat ere etorriko da. Asteartean, hilak 6, arratsadeko 7etan hasiko da ekitaldia Santa Lutzia auzoko enparantzan bertan; eguraldi txarra egiten badu kultur etxean ospatuko da.
Bi futbolariek oparitxo batzuk ekarriko dituzte bertara joaten direnen artean banatzako: posterrak, pin-ak,,, eta nahi izanez gero hauek sinatuko dituzte. Aldi berean umeek edo helduek taldeko kamisetak, baloiak... edo bestelakoak eramaten badituzte ere, hauek sinatu egingo dituzte bi kirolariek.
Arratsaldeko 8ak inguru ekitaldia amaitutzat joko dute eta kirolariak Anduaga Elkarteko ordezkari batzuekin bilduko dira, etorkizunera begira antolatu daitezken ekintzei buruz hitz egiteko. Azkenik, eta saioa amaitu baino lehean, Udalak, Anduaga Elkarteko gonbiteari erantzunez, oroigarri batzuk emango dizkie bai Labaka bai Aranbururi.
Anduaga Elkartea
Jakina da urtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dituela Anduaga Elkarteak. Aipatzekoa da bertan ospatzen den Santa Lutzi Txirrindulari froga edo urteroko mus txapelketa, besteak beste. Bestalde, auzoan egoten diren ekintzetan ere parte hartzen dute gehienetan: herriko jaiak, umeentzako jolasak... eta oraingoan ere herrian pentsatuz antolatu dute ekintza.