Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 15 octubre 2008

Costa Urola

USURBIL
Usurbil Cup 2008 areto futbol txapelketan izen emateko aukera
Ohikoa izaten den bezala frontoian jokatuko da eta maiatzaren 7a baino lehen eman behar da izena
02.05.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Usurbil Cup 2008 areto futbol txapelketan izen emateko aukera
Herriko mutil eta neskak izango dira protagonista nagusiak. [ARANBERRI]
USURBIL. DV. Herriko haur eta gazteek pilotalekuan areto futbolean jokatzeko aukera izango dute aurten ere. Berandu xamar bada ere, eta zalantza batzuen artean, azken urteetan ohikoa bihurtu den txapelketa hau antolatzea erabaki du Usurbil Futbol Taldeak. Dagoeneko bost urte pasa dira Usurbil Futbol Taldea Usurbil Cup antolatzen hasi zenetik, eta urtez urte gozatu ederra hartu izan dute bai jokatzen ari direnek, baita hauei begira egoten direnek ere. Honela, aurtengoan ere ez dute huts egin eta txapelketa honen bosgarren edizioa izango da jokoan.
Aurreko hiru edizioetan bezala, maiatzaren amaiera aldera hasi eta ekainaren bukaeran izango du amaiera areto futbol txapelketa honek. Santixabelak bitartean adin desberdinetako haurren partidak ikusteko aukera izango da ostiral eta larunbatez eta beste behin ere giro beroa sortzea espero dute antolatzaileek. Izan ere, herriko haur eta gazteek ondo pasatzeko aukera izatea da egitasmo honen helburu nagusia antolataileen esanetan.
Dagoeneko irekita dago txapelketa honetan parte hartu ahal izateko izen emateko epea. Maiatzaren 7a, asteazkena, izango da maila desberdinetan taldeak osatu eta Oiardo kiroldegian izena emateko azken eguna antolatzaileek zehaztu duten azken eguna.
Aurtengo edizio honetan 3 maila zehaztu dituzte antolatzaileek: benjaminak (1998-1999), alebinak (1996-1997), infantilak (1994-1995). Orain arteko edizioetan kadete mailako jokalariek ere jokatu izan dute txapelketa hau, baina aurtengoan txikienen partehartzearekin bakarrik aurrera egitea erabaki dute antolatzaileek.
Txapelketa honetan izean emateko baldintza batzuk bete beharko dira. Talde bakoitza gutxienez zazpi lagunez osatua izango da, maila bakoitzean gutxienez 5 talde osatu beharko dira txapelketa hasteko eta talde bakoitzak 16 urtetik gorako ordezkari-entrenatzaile bana izan beharko du.
Maiatzaren 7a izango da izen emateko azken eguna eta talde bakoitzak jokalari bakoitzaren eta entrenatzaile-ordezkariaren NAN fotokopiak edo jaiotze-agiriak eta taldearen izena utzi beharko ditu Oiardo kiroldegiko harreran. Horrez gain, txapelketako gastuei aurre egiteko talde bakoitzak 40 euro jarri beharko ditu. Partidak herriko pilotalekuan jokatuko dira ostiral arratsalde eta larunbat arratsaldetan eta astegun batzuetan ere jokatu beharko dira.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS