Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 24 mayo 2012

Tolosa Goierri

Tolosan aurkeztu zuten atzo Kontseiluaren erakusketa ibiltaria
Ikaztegieta, Irura, Anoeta, Zizurkil, Irura, Villabona eta Tolosako Udaletako ordezkariak eta euskara teknikariak, besteak beste, izan ziren aurkezpenean Kontseiluak bere 10. urtemuga ospatzeko antolaturiko ekintzen artean kokatzen da hilaren 5etik 8ra Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketa
01.05.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Tolosan aurkeztu zuten atzo Kontseiluaren erakusketa ibiltaria
Kontseiluaren erakusketa ibiltaria aurkeztu zuten atzo Tolosako Kultur Etxean. [A.G.]
TOLOSA. DV. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte bete ditu aurten, eta urtemuga hori ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu. Horien artean kokatzen da atzo Tolosan aurkeztu zuten erakusketa ibiltaria. Aurkezpenean izan ziren Kontseiluko Maite Inda, Galtzaundiko Nora Olano, Anoeta, Zizurkil, Irura, Tolosa, Villabona eta Ikaztegietako Udaletako ordezkariak eta herri horietako euskara teknikariak.
Kontseiluaren erakusketa ibiltaria Tolosako Kultur Etxean egongo da ikusgai, maiatzaren 5etik 8ra bitartean; panelek, argazkiek, ikus-entzunezkoek eta ordenagailu bidezko aurkezpenek osatuko dute erakusketa. «Hamar ordenagailu jarriko dira, eta erausketara datorrenak ordenagailu horietan bere kabuz ikusi ahal izango du Kontseiluak azken 10 urte hauetan burutu duen lana», azaldu zuen Maite Indak, Kontseiluko 'Euskaraz bai' dinamika herrietan proiektuaren teknikariak.
Aipatu bezala, erakusketa ibiltaria da Kontseiluak antolatu duen hau; izan ere, Euskal Herriko herrialde guztietan Kontseiluak zer lan egin duen azaldu nahi zaie herritarrei erakusketaren bidez. Baigorrin hasi zuen bere ibilbidea erakusketak; orain Tolosara iritsi da, eta hemendik Santurtzirako bidea hartuko du. Ondoren, uztailera bitartean, ondoko herri hauek bisitatuko ditu: Amurrio, Gernika, Markina, Iruñea, Bergara eta, amaitzeko, Lazkao.
'Euskaraz bai' astea
Erakusketa ibiltari honekin batera, 'Euskaraz bai' astea antolatuko da herri horietako bakoitzean. «Euskararen inguruko hitzaldiak, antzerkiak, kontzertuak, kirol-lehiaketak, graffiti-erakusketak,... antolatuko dira erakusketak bisitatuko dituen herrietan», argitu zuen Maite Indak.
Horrela bada, Tolosan ere ospatuko da 'Euskaraz bai' astea, maiatzaren 5etik 10era hain zuzen ere. Nora Olano Galtzaundi Elkarteko ordezkariak eman zuen aste honen berri. «Erakusketa Tolosan egongo da, baina 'Euskaraz bai' asteko ekitaldiak Tolosaldeko beste hainbat herritara ere eraman ditugu».
Astelehenean, hilak 5, Kontseiluko kide den Urko Aierbek hitzaldia eskainiko du Tolosako Udal Batzar Aretoan. «Urko Kontseiluaren ibilbidearen nondik norakoen inguruan arituko da hitzaldi honetan», azaldu zuen Norak. Asteartean burutuko da atxikimendu bilketa. «Hilaren 6an tolosaldeko herritarrek 'Euskaraz bai' adierazpenarekin bat egiteko aukera izango dute Kultur Etxean; horretarako, 'euskaraz bai' esan besterik ez dute egin behar beren atxikimenduarekin». Beraz, erakusketaren testuinguruan 'Euskaraz bai' adierazpenari babesa emateko aukera izango da; dena den, webgunean ere edozein herritarrek egin dezake gauza bera modu errazean, www.kontseilua.org/euskarazbai helbidean.
Eta asteburuari begira ikuskizunak eta musika izango dira nagusi. Ostiralean, maiatzak 9, Ertza taldeak 'Ostrukaren zuloa' dantza garaikide emanaldia eskainiko du Villabonako Gurea zineman. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan Irurako San Miguel Plazan 1,2,3 Inaxito haurrentzako bertso antzerkia eskainiko da, eta gaueko 10:30etan bi kontzertu: bata Anoetako Gaztetxean Deabruak Teilatuetan talde tolosarraren eskutik, eta bestea Zizurkilgo Intxaur frontoian Ken Zazpi taldearen eskutik.
Lelo berria
Kontseiluak 'Bai euskarari' leloa 'Euskaraz bai'-rengatik ordezkatu du. «1998an Euskal Herri osoko bost kirol-estadio bete zituzten 125.000 herritarrek 'Bai euskarari' esateko. Hamar urte igaro ondoren, Kontseiluak 'Bai euskarari' gainditzeko proposamena egingo du, 'Euskaraz bai' esatea proposatuz», adierazi zuen Maite Indak. Erakusketaren bidez, Kontseiluak bere lelo berria ezagutarazi nahi du. «Euskararen normalizazioan aurrerapauso bat emateko garaia iritsi da. Ez da nahikoa euskararen aldeko izatea. Euskarak hiztunak behar ditu, eta beraz, euskaraz egitea da behar duguna: 'Euskaraz bai».
Amaitzeko, atzoko aurkezpenean jakinarazi zuten 10. urtemugako ekitaldi nagusia Barakaldoko BECen ospatuko dela abenduaren 13an.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS