Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 15 octubre 2008

Tolosa Goierri

ABALTZISKETA
Aralarko larreak zabalduko dituzte gaur jai giroan
01.05.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ABALTZISKETA. DV. Aralarko Larreak irekiko dituzte gaur eguerdiko 12:00etan. Urtero bezala, jai giroa nagusituko da Txindoki magalean abereak mendialdea abiatzen diren bitartean. Gaur Larraitzen festa eguna izango denez, bataz beste, 18.000 ardi, 650 behor eta 700 behi inguru igoko dituzte Aralarko larreetara.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako departamenduak eta Enirio Aralarko Mankomunitateak gaurko prestatu duten jai egitaraua eguerdiko 12:00etan etxafuegoa bota eta gero hasiko da, hori bai, goizeko 10:00etan artisauak euren postuak irekiko bituzte eta Benta Zaharreko Mutiko Alaiak festa gunean zehar ibiliko dira giroa alaitzen. Aurten, berrikuntzen artean aipa daiteke, goizeko 11:00etan Euskal Herriko salbamenduko txakur taldearen erakustaldia egingo dela, 12:00etan berriz, Aralargo larreak irekitzeko etxafuegoa botako dute. Giroa alaitzeko Benta Zaharreko Mutiko Alaiak eta Bixente Gorostidi eta Alaitz Sarasola bertsolariak arituko dira. Gero Mari Jose Sardon harri-jasotzaileak ere saioa egingo du.
Postuetan ere abere erakusketa egingo dute eta bertako produktuen salmentaz gain, artilea, harria, abarkak, saskia eta ohiko tresnen erakusketa egingo dute. Arratsaldeko 17:00etan berriz, erromeria egingo dute Jexuxen Jazzapanarekin.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS