Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 29 agosto 2008

Pasaia Errenteria

OIARTZUN
Errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbidapena
01.05.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbidapena
Luke Irazusta, Bakartxo Arabolaza, Jabi Elizasu eta Aitziber Arnaiz. [EGARRIZ]
OAIRTZUN. DV.Jadanik hasia da 2007ko errenta aitorpena egiteko epea, eta, azkeneko urteetan bezala, Oiartzungo Udaleko Euskara Batzordearen eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgune elkartearen asmoa da herritarrak animatzea errenta aitorpena euskaraz egitera, egiten duten tokian egiten dutela: «Izan ere, euskararen erabilera normalizatzeko, arlo guztietan eman behar dira aurrerapausoak, eta diru-kontuen eta antzeko tramiteen arloan hanka-motz gabiltza oraindik. Ohiturak edo urteetako joerak horrelako kontuak gaztelaniaz egitera bultzatzen dute herritarra, nahiz eta euskalduna izan».
Hala ere, azkeneko urteetako emaitzekin pozik daudela zioren atzoko agerraldian, «%6,2tik (2005ean egindako aitorpena) %19,7ra (2007an egindako aitorpena) igo baita errenta aitorpena euskaraz egiten duten oiartzuarren kopurua. Nolanahi dela ere, kopurua txikia da oraindik, kontuan hartuta 2001eko erroldaren arabera %76 direla euskaldunak gure herrian, eta %12,9 ia euskaldunak».
Beraz, oiartzuar euskaldunak errenta aitorpena euskaraz egiten ohitzera bultzatu nahi dituzte, eta, pixkanaka-pixkanaka, baita beste edozein diru-kontu ere.
Horrenbestez, herritarrak animatu nahi dituzte errenta aitorpena euskaraz egitera, egiten duten tokian egiten dutela (dela Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan edo dela herriko finantza erakunde eta aholkularitzetan).
Iragan astean eman zuten prentsaurrekoan esan zutenaren baitan, azkeneko urteetan bezala, errenta aitorpena egiteko zerbitzua eskaintzen duten Oiartzungo finantza erakundeekin eta aholkularitzekin harremanetan jarri dira eta proposatu diete zerbitzu hori euskaraz emateko prestatuta egotea (6/2003 Legea betez, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak jasotzen dituena) eta herritarrak animatzea euskaraz egitera. Mahai gainean jartzeko Hemen errenta aitorpena euskaraz egin dezakezu mahai-gainekoak ere banatu dizkiete.
Eta jakinarazi zuten Oiartzungo finantza erakunde eta aholkularitza gehienak prestatuta daudela zerbitzu hori euskaraz emateko, eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoak ere.
Oiartzungo finantza erakunde bateko ordezkaria, Gipuzkoako Kutxako Luke Irazusta zuzendaria, bertan izan zen eta honela mintzatu zen: «Hirugarren urtea dugu aurten bat egin duguna Ttur-ttur Euskaltzalon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak egiten duten deialdi honekin. Gu prestatuta gaude edozein zerbitzu euskaraz emateko, eta, beraz, baita errenta aitorpena egiteko zerbitzua ere. Errenta aitorpena egiteko kontratatzen dugun langilea ere euskalduna da, gainerako langile guztiak bezala, eta programa informatikoak ateratzen dituen paperak euskaraz ateratzeko eta betetzeko gai da. Mahai gainean 'Hemen euskaraz egin dezakezu' mahai-gainekoa jarri dugu, eta, horretaz gain, bezeroa euskalduna bada aitorpena euskaraz egitera animatzen dugu. Azken batean, gure bezero euskaldunek bai errenta aitorpena eta bai beste edozein diru-kontu euskaraz egitea gustatuko litzaiguke».
Gipuzkoako Foru Aldundiak, gainera, errenta mekanizatuko bulegoetan zergadunen harremanetarako protokoloa betearazten du. Protokolo horren arabera, Foru Ogasuneko langileak euskaraz egin behar du aurreneko hitza, eta, zergadunak elkarrizketa euskaraz jarraitzen badu eta Foru Ogasuneko langilea euskaraz ongi moldatzen ez bada, euskaraz ongi moldatzen den batekin jarraitzeko aukera eman behar dio zergadunari.
Beraz, oiartzuarrak animatu nahi ditugu aukera hori aprobetxatzera: Aukeratu euskaraz bizitzea. Egin errenta aitorpena euskaraz! Bestetik, badakigu Foru Aldundiak errenta aitorpenaren proposamena eginda bidaltzen diela herritar batzuei etxera. Herritarrak animatzen ditugu proposamen hori gaztelania hutsean jasotzen badute euskarazkoa eskatzera».
Aipatu Kanpaina hau Oiartzungo Udalarekin sinatutako hitzarmenaren bidez Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak kudeatzen duen Oiartzungo merkataritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoaren barruan kokatzen da.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS