Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 9 julio 2008

Local

Estás en: diariovasco.com > Local
TOLOSA ERAKUSKETA
Kontseiluaren erakusleihoa

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Kontseiluaren erakusleihoa
Kontseilua, Galtzaundi eta Tolosaldeko hainbat udal ordezkari atzoko aurkezpenean Tolosan. [A.G.]
TOLOSA. DV. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte bete ditu aurten, eta urtemuga hori ospatzeko, abenduaren 13an Barakaldoko BECen festa handia egiteaz gain, hainbat ekintza antolatu ditu. Horien artean dago atzo Tolosan aurkeztu zuten erakusketa ibiltaria. Aurkezpenean izan ziren Kontseiluko Maite Inda, Galtzaundiko Nora Olano, Anoeta, Zizurkil, Irura, Tolosa, Villabona eta Ikaztegietako udaletako ordezkariak eta herri horietako euskara teknikariak.
Kontseiluaren erakusketa ibiltaria Tolosako Kultur Etxean egongo da ikusgai, maiatzaren 5etik 8ra bitartean; panelek, argazkiek, ikus-entzunezkoek eta ordenagailu bidezko aurkezpenek osatuko dute. «Hamar ordenagailu jarriko dira, eta erausketara datorrenak ordenagailu horietan bere kabuz ikusi ahal izango du Kontseiluak azken 10 urte hauetan burutu duen lana», azaldu zuen Maite Indak, Kontseiluko 'Euskaraz bai' dinamika herrietan proiektuaren teknikariak.
Erakusketa ibiltari honen bidez Kontseiluak Euskal Herrian zer lan egin duen azaldu nahi du. Baigorrin hasi zuen bere ibilbidea erakusketak; orain Tolosara iritsi da, eta gero Santurtzirako bidea hartuko du. Ondoren, uztailera bitartean, Amurrio, Gernika, Markina, Iruñea, Bergara eta Lazkao bisitatuko ditu.
'Euskaraz bai' astea
Erakusketa ibiltari honekin batera, 'Euskaraz bai' astea antolatuko da herri horietako bakoitzean. «Euskararen inguruko hitzaldiak, antzerkiak, kontzertuak, kirol-lehiaketak, graffiti-erakusketak,... antolatuko dira», argitu zuen Maite Indak. Kasu honetan, Tolosaldean ospatuko da 'Euskaraz bai' astea, maiatzaren 5etik 10era.
Astelehenean, hilak 5, Kontseiluko kide den Urko Aierbek hi-tzaldia eskainiko du Tolosako Udal Batzar Aretoan, Kontseiluaren nondik norakoen inguruan. Asteartean atxikimendu bilketa burutuko da Kultur Etxean, hau da, erakusketara joaten direnek 'Euskaraz bai' adierazpenari babesa emateko aukera izango dute; dena den, webgunean ere edozein herritarrek egin dezake gauza bera modu errazean, www.kontseilua.org/ euskarazbai helbidean.
Eta asteburuari begira ikuskizunak eta musika izango dira nagusi. Ostiralean, maiatzak 9, Ertza taldeak Ostrukaren zuloa dantza garaikide emanaldia eskainiko du Villabonako Gurea zineman. Larunbatean, 18:00etan Irurako San Miguel Plazan 1,2,3 Inaxito haurrentzako bertso antzerkia eskainiko da, eta 22:30ean bi kontzertu: bata Anoetako Gaztetxean Deabruak Teilatuetan talde tolosarraren eskutik, eta bestea Zizurkilgo Intxaur frontoian Ken Zazpi taldearen eskutik.
Lelo berria
Kontseiluak Bai euskarari leloa Euskaraz bairengatik ordezkatu du. «1998an Euskal Herri osoko bost kirol-estadio bete zituzten 125.000 herritarrek Bai euskarari esateko. Hamar urte igaro ondoren, Kontseiluak Bai euskarari gainditzeko proposamena egingo du, Euskaraz bai esatea proposatuz», adierazi zuen Maite Indak. Erakusketaren bidez, Kontseiluak bere lelo berria ezagutarazi nahi du. «Euskararen normalizazioan aurrerapauso bat emateko garaia iritsi da. Ez da nahikoa euskararen aldeko izatea. Euskarak hiztunak behar ditu, eta beraz, euskaraz egitea da behar duguna: 'Euskaraz bai».
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS