Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 6 octubre 2008

Costa Urola

GETARIA
Kostabelak antolatutako La Gaviota estropada jokatuko da larunbatean
Honen inguruko ekitaldiak ostiralean hasi eta igandean amaituko dira sari banaketarekin

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Kostabelak antolatutako La Gaviota estropada jokatuko da larunbatean
Kostabelako arduradunak Getariako alkatearekin aurkezpenean. [A.M.]
GETARIA. DV. Kostabela bela elkarteak antolatuta, Euskadiko Kirol Portuak (EKP) eta Udalaren laguntzarekin, 'La Gaviota' estropadaren IX. edizioa jokatuko da larunbat honetan Getaria eta Bermeoko La Gaviota plataformaren artean, 30 bat ontzik barte hartuko dutelarik. Hondarribia, Getaria, Orio, Mutriku, Zumaia eta Bilboko ontziak arituko dira lehian estropada irabazteagatik, joan-etorriko 50 milako ibilbide zuzenean. Irteera larunbat eguerdian emango zaie bela-ontziei, eguerdiko 12:00etan, itsaso onarekin eta haizea lagun, lehen ontzia 10-12 orduren buruan iritsi daitekela uste delarik Getariako Kirol Portuan kokaturiko helmugara.
Irabazleak Getariako portuan kokaturiko Juan Sebastian Elkanoren estatuaren brontzezko erreplika bat jasoko du saritzat, hau jabetzan eraman ahal izateko hiru aldiz jarraian irabaztea beharrezkoa izanik, edo bost txandaka lehiaketaren hurrengo edizioetan. Azken bi edizioetan Zumaiako Rikardo Peñaren Ausart ontziarentzat izan zen garaipena, aurten ere partehartzaileen artean izango delarik, eta beraz, sariaren jabe egiteko aukerekin.
Karpa kirol portuan
Estropadaren inguruko ekitaldiak ostiralean hasiko dira arratsaldeko 19:00ak inguruan kirol portuko aparkalekuan kokatuko den 100 metro karratuko karpan. Bertan erakusketa praktikoak eskainiko dira Euskalmet Meteorologia Agentziaren nahiz Getariako Gurutze Gorriaren eskutik, eguradi iragarpen eta itsasoan egin ohi diren salbatze-lanen simulazioekin. Bertan ere, bandera emango zaio Kostabelak, Zumaiabela eta Mutrikuko Kalatxorirekin, antolatutako Neguko Bela Txapelketako irabazleari: Mauricio Guibert, Akelarre ontziarekin. Ondoren, estropadaren aukezpen ofiziala egin eta honetarako izen ematea zabalduko da
Larunbatean 10:30etan hamaiketakoa eskeiniko zaie partehartzaileei, azken oharrak eta egueraldiaren iragarpena eman bitartean. Irteera eguerdiko 12:00etan izango dute bela-ontziek eta itzulera gauean, sari banaketa igandean 13:00etatik aurrera izanik kirol portuko karpan.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS