Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 3 diciembre 2008

Costa Urola

BUZÓN
Gezurra esan nuen Getarian ...

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
..eta ni baino lehen zen atarian. Halaxe gertatu da Zarautzen ere.
Zarauztar guztiok geure etxeetan jaso dugu egunotan 'Zarautz 2018' izeneko aldizkaritxoa, Zarauzko Udalaren izenean bidalia. Bertan erakusten zaizkigu Zarauzko Udalak onartu duen Hirigintza Arauen Plan Orokorraren nondik norakoak. Ez da gure asmoa gaurkoan arau horiei buruzko iritzirik ematea, izango baitugu aurrerago horretarako parada.
Bai, ordea, Jon Urien alkateak sarreran dioenari buruz. Izan ere, kopeta behar da gero 'plan orokor horren ezaugarri berezi bat udal talde politiko guztiek aho batez babestu dutela' esateko!
Gezurretan ari zara, Jon, gezurretan ari zarete PP, PSE, EAJ, EA eta Ezker-Batua-Aralarreko udal taldeak, bai baitakizue ederki asko Ezker Abertzaleko hautetsien Udal Taldeak ez diogula oniritzirik eman plan horri. Udal Taldea baikara gu ere. Askotan entzun dituzue horren aurkako gure argudioak eta proposamenak, baina zuen alderdikeriek eta Madrilgo legeenganako mendekotasunak itsututa jardun duzue hirigintza arauen eztabaidako prozesu guztian zehar.
Gogoratzen al duzue 'herriko eragilez osatutako' Aholku Batzordea eratu zenean zer gertatu zen? Eginahalak eta bi egin zenituzten Ezker Aber-tzaleari atea ixteko, eta lortu zenuten, bai, han gure ahotsik ez entzutea, demokrazia parte hartzailearen kontzeptua hankaz gora botatzea, baina, hala ere, ez zenuten eragotzi gure iritzia plazaratzea, gure proposamenak aurkeztea. Beste urrats bat eman zenuten orduan, guk aurkeztutako proposamenak aintzat ez har-tzea erabaki zenuten. Demokrazia arraroa da zuen hori! Parte hartzea sustatu nahi duzuela diozue, baina parte hartu nahi dugunoi, zilegitasun osoz udaleko bizitza politikoan aritu behar genukeenoi, atea ixten diguzue, behin eta berriz. Eta Alderdien Legearen aurka zaudetela esango duzue gero!
Utz iezaiozue gezurrak esateari eta onar ezazue Zarauzko Ezker Abertzaleko hautetsiek ez dugula Plan Orokorra babestu, eta plan hori 'udal talde politiko guztiek aho batez babestu dutela' saldu nahi duzuen arren, herren jaio dela.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS