Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 29 agosto 2008

Costa Urola

USURBIL
2. Errejional mailako taldeak bihar jokatuko du Harane futbol zelaian
Lasarte Oria-Texas taldearen aurka jokatuko dute larunbatean final laurdenetarako txartela lortu ostean

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
2. Errejional mailako taldeak bihar jokatuko du Harane futbol zelaian
Bihar garaipena lortuaz gero 2. postuan amai dezakete Kopa. [J.A.]
USURBIL. DV. 2. Errejional mailako taldeak neurketa garrantzitsua jokatuko du bihar arratsaldeko 16:00etan hasita Harane futbol zelaian. Kopa txapelketako ligaxkako azken norgehiagoka jokatuko dute eta pasa den larunbatean Lezon garaipena eskuratu ondoren final laurdenetarako sailkatzea lortu badute ere, jokoan dauden 3 puntuak garrantzitsuak izan daitezke.
Izan ere, azken partida honen faltan laugarren postuan kokatu dira eta atzetik duten taldeak ezin du gainditu herriko taldea. Pasa den larunbatean 0 eta 5 irabazi zuten Lezon Allerru B taldearen aurka eta honenbestez final laurdenetarako saikapena lortu zuten. Hala ere, orain duten postua hobetu eta hurrengo kanporaketan talde errazago baten aurka jokatzeko aukera dute oraindik, baina horretarako Haranen aurrez aurre izango duten Lasarte Oria-Texas taldea gainditu beharko dute.
Talde hau da multzoko 2. postuan kokatuta dagoena eta usurbildarrak baina 2 puntu gehiago ditu. Aurretik duten taldea, berriz, puntu kopuru berarekin dago, baina golaberajea beraien aldekoa da. Azken hauek liderraren aurka jokatzen dutenez herriko taldeak 3 puntuak eskuratuaz gero 2. postuan gelditzeko aukera izango luke.
Hala ere txalotzekoa da egin duten Kopa txapelketaren 2. zatia. Lehenengo itzuliko lehen 3 partiden ondoren punturik gabe zeuden sailkapenean, baina azken 6 partidetan jokoan zeuden 18 puntutatik 13 eskuratu dituzte.
Bestalde, 1. errejional mailako taldeak gaur arratsaldeko 20:30etan jokatuko du Oreretan Beti Ona taldearen aurka. Zubia dela eta aurreratu dute neurketa eta pasa den asteburuan Haranen behobia taldea 3 eta 1 gainditu ostean lortu duten 6. postua mantentzea dute helburu. Usurbil Futbol Taldea eta Irungo Dunboa-Eguzki dira 39 punturekin postu horren borrokan eta atzetik duten Tolosa taldea puntu bakar batera dago.
Emakumezkoen taldearentzat, berriz, amaitu da aurtengo denboraldia. Kopa txapelketan aurrera egin ahal izateko partida bakarreko kanporaketa jokatu zuten pasa den igandean Oreretan Touring taldearen aurka eta ez zitzaien asko falta izan aurrera egiteko. 2 eta 1 galdu zuten eta honenbestez agur esn diote denoraldiari. Baita 1.
Kadete mailako taldeak ere, pasa en larunbatean Harane futbol zelaian jokatutako Kopako azken neurketa 2 eta 3 galdu baitzuten Euskaldunaren aurka.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS