Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Costa Urola

ZESTOA
Danbolin-ek musika emanaldi berezi bat antolatu du bere 8. urteurrena ospatzeko
30.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Danbolin-ek musika emanaldi berezi bat antolatu du bere 8. urteurrena ospatzeko
ZESTOA. DV. Danbolin Zulo Kultur elkarteak 8 urte beteko ditu aurten eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu urtean zehar, hauen artean gaur izango den 'Piano bat bertsotan' kafe-kantaldia.
Musika ekitaldi goxo eta berezi hau gaur, gaueko 22:00etan, izango da udaletxe azpian. Bertan, Jagoba Astiazaran herritarrak pianoarekin eta Ainhoa Ansa Aranotarrak ahotsa eta gitarrarekin euskal kanta herrikoi eta tradizio- nalak joko dituzte. Ondoan proiektore bat jarriko dute kantuen letrak ikusleek ere kanta dezaten. Ikuskizun berezi honetan entzule eta musikarien artean zuzeneko joko bat sortzen da ikusleek eskatzen baitituzte entzun nahiko lituzketen kantak eta musikariek aurrez ezer prestatu gabe inprobisatu egin beharko bai dituzte eskakizun hauek. Danbolin Zuloko kideek jakinarazi digutenez, adin ezberdinetako jendea elkartu nahiko lukete bertan, eta giroa ahalik eta goxoena izan dadin, kafea eta pastak eskainiko dituzte bertaratzen diren guztiei; honez gain, arkupea bera ere modu berezian apainduko dute, arkuak estaliz eta mahaiak eta kandelatxoak jarriz bertan jendea gustura eta gogo-goxo egon dadin. Jagobak eta Ainhoak eskualdean hainbat emanaldi eman dituzte eta arrakasta handia izan dute. Ea bada Zestoan ere Santakutz festa atari honetan gau giro eder batez gozatzeko aukera dugun.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS