Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 3 diciembre 2008

Pasaia Errenteria

OIARTZUN
Goiburu-Etxarri eta Katalintxo-Izostegi, Pala Txapelketako bigarren mailako finala
Jada ezagutzen dira maiatzaren 17an jokatuko diren hiru finaletan izango diren pilotariak
29.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Goiburu-Etxarri eta Katalintxo-Izostegi, Pala Txapelketako bigarren mailako finala
Goiburu, Etxarri, Alustiza eta Juanikorena. [EGARRIZ]
OIARTZUN. DV. Euskal Herriko IV. Pala txapalketa irekiaren azken txanpari amaiera emateko falta ziren bi finalerdi jokatu ziren asteburuan. Biak bigarren mailakoak izan ziren eta emaitzak beste zerbait adierazten badute ere, biak, jokoaren aldetik behintzat, nahiko partidu politak izan ziren. Batean, Goiburu eta Etxarri ordiziarrek 25 eta 17 irabazi zioten Alustiza eta Juanikorena irundarrei baina, 14 eta 15 galtzen ere egon ziren. Bakarrik azken txanpan lortu zuten abantaila hartzea eta partidua irabaztea baina aipatu 15arte, berdinketa asko izan ziren. Bukaeran Goiburu aurrelariak gehiago asmatu zuen eta alde horretatik joan zen partidua. Finaleko faboritoak ere badira.
Beste partiduan, berriz, Katalintxo eta Izostegi oiartzuarrek 25 eta 12 irabazi zuten eta finala jokatuko dute Goiburu eta Etxarriren aurka. Partidua jokoaren aldetik hasieran orekatua joan bazen ere, azken aldera, oiartzuarrek nagusitu ziren, aurreko koadroetan Katalintxok egindako tantoei esker. Bukaeran alde handia lortu zuten gehienbat aurretik joateak eman zioten lasaitasunak eragin ona izan zuelako, bati bat, aurrean aipatu bezala, tantoak bukatzeko garaian. Orain finala jokatuko dute Goiburu eta Etxarriren aurka eta ikusi egin behar ea gai diren txapelak irabazteko.
Guztira, txapelketan 132 pilotarik hartu dute parte 66 bikotetan bananduta eta horietatik 16 pilotari, oiartzuarrak izan dira.
Beraz, Girizia elkarteak antolatutako IV. Euskal Herriko Pala txapelketa irekia Josetxo Gamioren oroimenez jokatzen dena bukatzera doa eta beraz, hauek dira maiatzaren 17an Madalensoro pilotalekuan finala jokatuko dutenak: 3. mailan: Xuma-Yantzi - Alex-Basilio. 2. mailan: Katalintxo-Izostegi - Goiburu-Etxarri1. mailan: Bereau-Dagerre - Etxeberria-Ormaetxea.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS