Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 29 agosto 2008

Cultura

CULTURA
«Euskarak ez nau egiten, besterik gabe, familia bateko, kongregazio bateko kide»
29.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
«Euskarak ez nau egiten, besterik gabe, familia bateko, kongregazio bateko kide»
DONOSTIA. DV. Iñaki Segurolak Nere gorringotik plazaratu du, irrati batzuetarako egindako saiakera-artikuluen bilduma. 2006an irakurri zituen 43 artikuluok irratiko mikrofono aurrean eta orain, idatzizko moldeetara piska bat egokituta, liburu gisa eman ditu. Segurolak ohitura duen bezala, artikulu ausartak dira, zenbai-tzurengan haserrea eragingo zutenak bere garaian. «Baina Segurola elegantea da iraintzen duenean ere. Eta zer esana eta zer pentsatua ematen du beti», esan zuen atzoko aurkezpenean Arantxa Iturbe, Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioaren arduradunak.
Lehenbizi Arrosa Irrati Sarerako jardun zen Segurola, eta gero Euskadi Irratirako.
Zer den gorringoa? Nolabait esateko, bizitzea; eta zuringoa, berriz, esistitzea. «Gorringoari gauza onak gustatzen zaizkio, bizi-tzea, egia esatea edo gutxienez gezurra salatzea. Zuringoa, berriz, ez da bizitzaz axolatzen; gure zuringoa gehienez ere biximoduaz axolatzen da, bixi-teatroaz, han eta hemen azaltzeaz, izena eta omenaz», dio Segurolak artikuluetako batean.
Bere zalantzak izan ditu liburu hau argitaratzearen egokitasunaz, atzokoan esan zuenez: «Gauza bat da irratian ahoz bixi antzean gauzak esatea eta beste bat, oso bestelakoa, paperean hilda bezala ikustea esandako gauza horiek; esajeratuz pixka bat, jakina. Sentitu dut idaztearen moztasuna, moztadea. Eta pentsatzen jarrita, hogeitaka letra, puntua, koma, puntu eta beste pare bat ikurrekin zer nahi duzue, ez dago milagrorik egiterik».
Eta aurreko Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo harekin konparatuta, oraingo idazkera narratsagoa omen da: «Sermoi hauetako hizkuntza, hurbilago dabil esateko hizkuntzatik, idazteko hizkuntzatik baino. Eta hori nabarmena da zenbait egituratan, zenbait formatan. Akademiaren arauak ez ditut behar adina errespetatu, edo ohi baino gutxiago errespetatu ditut. Horrek esan nahi du, besteak beste, ereduzko hizkuntzaren zale direnentzat nahi baino euskara narrats gehiago topatuko dutela hemen».
Arantxa Iturbek behin baino gehiagotan esana zion: «Zer, gaur ere lagun berriak eginez?»; alegia, orduan ere jende askotxo edo bakarren batzuk haserretzeko moduan mintzatua zela adierazi nahian. Eta horrelakoetan, Segurolak hau egiten omen zuen: «Nik horri erantzuten nion esanez euskarak ez nauela egiten, besterik gabe, ez familia bateko, ez kuadrilla bateko eta ez kongregazio bateko kide ere. Eta haserretu behar bada, ba haserretu egin behar da, ez dago erremediorik».
Artikuluotan, idazten zailena, aitari buruzkoa izan zen. Hura hil eta handik zortzi egunera eman zuen irratitik. Ondorengo batean, entzule batek irratira hots egin zuen, esanez aita hil berria zuela eta mesedez grabazio hori helarazteko.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS