Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 3 diciembre 2008

Costa Urola

ORIO
Orioko hiru untziak, bostgarren Espainiako batel txapelketan
Senior, jubenil eta kadete mutilen batelak finalerako sailkatu ondoren, bostgarren amaitu zuten
29.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Orioko hiru untziak, bostgarren Espainiako batel txapelketan
Batelen denboraldia amaitu eta trainerilena hasiko da.
ORIO. DV. Euskadiko Txapelketaren emaitzen arabera hiru batel sailkatu zituen Orioko Arraun Elkarteak Espainiako txapelketan parte hartzeko. Espainiako txapelketa Sestaon jokatu da asteburu honetan eta larunbatean estropada bikainak egin ondoren, hirurak finalerako txartela lortu zuten. Beraz, lehenengo helburua oso ondo bete zuten, oso zaila izaten baita finalerako sailkatzea.
Igandean berriz ez zuten nahi bezalako emaitzik lortu. Hirurak 5.postuarekin konformatu behar izan zuten. Sailkapenei begirada bat emanez, konturatzen gara zazpi txapelketetatik bost gallegoek irabazi dituztela, bat Cantabriakoak eta bat bakarrik euskaldunak (Koxtape, jubenil nesketan).
Senior kategoriari dagokionez, Castreña nagusitu zen, segundu bakar batera Astillero, ondoren Samertalomeu, Naútico de Vigo eta Orio irabazleengatik 11 segunduetara. Jubenilen finalean, Mecos izen zen garailea, bigarren Castro, ondoren Cabo de Cruz, Camargo eta Orio bostgarren 23 segunduetara. Azkenik, kadete mutiletan, Robaleira nagusitu zen, eta atzetik Santurtzi, Ondarroa, Amegrove eta Orio, 13 segunduetara. Batelak alde batera utzi eta hemendik aurrera trainerilen denboraldia hasten da.
Zortzikoa, bigarren
Bestalde, igande honetan Soustons-en Zortzikoan Euskadiko Txapelketa jokatu zen eta oriotarrek bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Urrea Hondarribiak irabazi zuen, eta Orio bigarren 5 segunduetara.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS