Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 3 diciembre 2008

Costa Urola

Ohiko udalbatza plenoa gaur arratsaldean
29.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Ohiko udalbatza plenoa gaur arratsaldean
Ohiko udalbatza plenoa izango da gaur 18:00etan. [J. ARANBERRI]
USURBIL. DV. Gaur arratsaldeko 18:00etan hasita apirileko ohiko udalbatza plenoa izango da. Aurreko bilkuretako akten onespenaz gain, gai ugari izango dituzte mahai gainean gaurko udalbatzan.
Alde batetik, Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-5 (Olarriondo) Sektorean eta A-59 (Ugartondo) Eremuan eraikiko diren babes ofizialeko 168 etxebizitza, bere garaje eta trastelekuekin, esleitzeko zozketan partehartzeko onartuen eta baztertuen behin behingo zerrenden aurrean tartekatutako erreklamazioak erantzun eta behin betiko zerrendak onartu daitezke gaurko udalbatzan. Horrez gain, udalerriko udal-etxebizitza tasatuak arautuko dituen udal ordenantza berriz hasieraz onartzeko erabakia ere hartu dezakete gaurko plenoan.
Bestetik, Jubilatuen Egoitza izango den 'Artzabal' baserrian kokaturiko taberna eta jangela zerbitzuaren kudeaketa esleitzeko lehiaketa irekia arautu behar dituen Klausula Juridiko, Ekonomiko eta Administratibo Berezien Plegua eta Baldintza Teknikoen Orriaren onespena ere mahai gainean izango dute. Horrez gain, Usurbilgo Udaleko langileen soldatei KPI igoera aplikatzea, Udaleko Kontratazio Mahai Iraunkorra eratzea eta 2007ko Usurbilgo Udaleko Aurrekontuaren Likidazioa edo kitapena onartzen duen dekretuaren berri ematea ere mahai gainean izango dituzte gaurkoan. Azkenik, bost mozio eta proposamen izango dira gaurko udalbatza-plenokoa azken puntuan. Usurbil Bizirik taldeak aurkezturiko mozioa: Atez ateko bilketa sistema ezartzearen aldeko jarrera adieraztea. Usurbilgo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak aurkezturiko mozioa: 33/01, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako auziko auziperatuei elkartasuna eta babesa luzatzea. Aralar Udal Taldeak aurkezturiko proposamena: Saharar herriarekiko solidaritate Erakunde Aitorpena onartzea. Gehitu Elkarteak aurkezturiko proposamena: Maiatzaren 17a Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna izendatzearen aldeko adierazpena onartzea. Chernobil Elkarteak aurkezturiko proposamena: Txernobileko ezbeharra dela eta Eusko Jaurlaritzak onartu zuen Adierazpen Instituzionala Usurbilgo Udalbatza Osoak bere gain hartzea.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS