Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 septiembre 2008

Costa Urola

getaria
Ketakoek igoera postuak gertuago Landetxari 0 eta 4 irabazi ostean

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
GETARIA. DV. Nahiz eta sailkapeneko bosgarren postuan jarraitzen duten, igoera postuetatik gertuago daude Getariako Keta futbol taldekoak larunbatean Irunen Landetxaren aurka jokatutako partidua 0 eta 4 irabazi ostean, hirugarren sailkatua bi puntutara eta bigarren sailkatua hiru puntuetara soilik dutelarik.
Partida hasiera polita egin zuten getariarrek larunbatean, Iker Esnal aurrelariak taldearentzat lehen gola lortuz. Bigarren gola egiteko aukera ere izan zuten, epaileak euren alde pitatutako penalti bati esker, baina getariarrek ez zuten asmatu baloi sareetan sartzen, lehen zaita 0 eta 1eko markagailuarekin amaituz. Bigarren zatian hobeto aritu ziren Ketakoak, gol aukera gehiago sortuz, azkenean norgehiagoka 0 eta 4 irabaziz, Gorka Uzkudun, Beñat Gereka eta Ederren golak medio.
Igoera fasea amaitzeko lau partida falta dira oraindik eta horietatik hiru etxean jokatuko ditu Ketak, igoera etxeko partidetan erabakiz. Hurrengo norgehiagoka, puntutan getariarrekin berdinduta dagoen Union Txiki-Touring taldearen aurka izango dute Orion, hau irabaztea ere ezinbestekoa izango delarik igoera lortzeko bidean. Taldeak eskerrak eman nahi dizkie beste behin ere zaletuei, asteburu honetan Iruneraino gerturatu eta taldea animatu duten guztiei, geratzen diren lau partiduetan ere gauza bera egiten jarrai dezatela eskatuz.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS