Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 3 diciembre 2008

Costa Urola

AZKOITIA
Anaitasunak garaipen garrantzitsua lortu zuen Zestoako zelai artifizialean
Andoni Aranbarri atezainak bi penalti geratu ahal izan zituen
29.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Anaitasunak garaipen garrantzitsua lortu zuen Zestoako zelai artifizialean
Jubenilek ere 3-1 irabazi zuten etxean Union Txiki taldearen aurka. [SUDUPE]
AZKOITIA. DV. Anaitasunak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Iraetako zelai artifizialean Zestoaren aurka, 0-2.
Bero handia egiten zuen eta jokalariek asko sufritu zuten eguraldiarekin. Partidua ongi hasi zen Anaitasunarentzat, izan ere hogeita bosgarren minutuan epaileak Anaitasunaren aldeko penalti bat adierazi baitzuen. Jokin Landa izan zen penaltia jaurtitzeko ardura hartu zuena eta ongi asmatu zuen gola sartzen. Lehenengo zatia amaitzeko minutu bakarra geratzen zenean, epaileak berriro ere penalti adierazi zuen baina oraingoan Anaitasunaren aurka. Andoni Aranbarri atezainak, ordea, penaltia geratu egin zuen. Baina hori gutxi balitz, bigarren zatiko hamargarren minutuan berriro ere Anaitasunaren aurkako beste penalti bat adierazi zuen epaileak. Eta bigarren aldiz Andoni Aranbarri atezainak baloia urruntzea lortu zuen. Izugarrizko erakustaldia egin zuen Andoni Aranbarrik.
Partidua borobiltzeko, bigarren zatian zelairatu berria zen Aitor Goenagak gol sartzea lortu zuen Anaitasunarentzat huts eta bikoa ezarriz. Partiduko alderdi ilun bakarra Jon Juaristi Uriaren bi txartel horiak izan ziren, taldea hamar jokalarirekin geratu baitzen beste askotan bezala. Hortik aurrera azkoitiarrak emaitzari eusten saiatu ziren eta amaigabeak egin zitzaizkien partidua bukatu arte geratzen ziren minutuak. Hiru puntu garrantzitsu ekarri zituzten azkoitiarrek Iraetatik batez ere jaitsierako postuetatik ihes egiteko lehian arerio zuzen baten aurka lortu zituztelako.
Honenbestez, sailkapeneko hamalaugarren tokira igo dira gorritxoak eta etzi Idiazabalgo taldea hartuko dute Txerloieko zelaian. Idiazabalgoek Anaitasunak baino bi puntu gehiago bakarrik dituzte eta goierritarrei irabaziz gero gorakada handia egin dezake Anaitasunak. Kontuan eduki, maiatzaren bateko zubia dela eta Anaitasuna eta Idiazabal taldeen arteko partidua ostegunean arratsaldeko lau eta erdietan jokatuko dela Txerloieko zelaian.
Izarraitz Telebista Anaitasuna eta Zestoa taldeen arteko derbiaren irudiak eskaintzen ari da egun hauetan. Ostiralean hasi zen Herriarteko Pilota Txapelketako partiduen laburpenak ere ikus daitezke. Gogoan izan Izarraitz Telebista antena bidez soilik ikus daitekela UHF-ko 47 kanalean.
Gainontzeko emaitzak
Erregional mailako taldeak 2-0 irabazi zuen etxean Trintxerpe taldearen aurka. Jubenilek ere 3-1 irabazi zuten etxean Union Txiki taldearen aurka.
Kadeteek hiruna berdindu zuten Urnietan. Infantilek 1-0 irabazi zioten Real Union taldeari. Alebinek 0-7 galdu zuten ordiziarren aurka. Neskek ere 0-6 galdu zuten Bergarako BTLS taldearen aurka eta kadete mailako neskek 1-3 irabazi zioten Oñatin Aloña Mendiri.
Areto futbola
Zurt Tabernak 4-2 irabazi zion etxean Zarauzko taldeari. Plaza Berri Sportek 1-4 galdu zuen Tecnun taldearen aurka. Prexkuk taldeari atsedenaldia zegokion eta ez zuen partidurik izan iragan asteburuan.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS