EZKIO-ITSASO. DV. Guztion jakinean jartzen da ostegun honetatik hasita hilaren 30ra 2008. urteko Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari dagozkion ordainagirien borondatezko ordainaldia izango dela.
Helbideratutako ordainagiriak, zerga ordaindu behar dutenak esandako kontu eta banketxe edo kutxan sartuko dira borondatezko ordain-aldiaren bukaeran.
Banketxe edo kutxaren batean helbideraturik ez dauden ordainagiriak berriz, zergadunari, posta arrunta bidez igoniko zaizkio bere helbide fiskalera. Ordaintzeko, Kutxara jo dezake ordainagiria aurkeztuz.
Horrela, atzo hasita eta gaur bertan, azken agiriak jasoko dituzte Ezkio-Itsasoko bizilagunek beraien etxeetan, ordaindu beharreko kopurua zenbatekoa den jakin dezaten. Aldi berean gogoratzen da, aurrerantzean ordainagiriak helbideratzeko eskaria momentu honetan egin daitekela ere.
Horrela, datorren asteartetik, maiatzak 6, aurrera zergadunak etxean ez badu ordainagiririk jaso, Udal bulegora joan beharko da honen bila.
Borondatezko epea amaiturik, hau da, 2007ko maiatzaren 30tik aurrera, ordaindu gabeko zorrak prozedura exekutiboaren bitartez galdatuko dira eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko dira ere.
Alegazioak
Errolda, Ezkio-Itsasoko Idazkaritza-Kontuhartzaietza bulegoan dago ikusgai, eta aztertu nahi duenak, hara hurbildu beharko da.
Norbaitek alegazioren bat aurkeztu nahi izanez gero, Udaletxean egin beharko du berraztertze errekurtsoaren bidez eta alkatetzaren aurrean. Modu honetan, bai arauak ikusteko bai idatziak entregatzeko, Udaletxera joan beharko da bulegoko ordutegian: goizeetan, 9etatik ordu biak arte; eta arratsaldeetan berriz, 3retatik 6etara. Gogoratu behar da ere, ostiral arratsaldeetan itxita egongo dela.