BAIONA. DV. Musika eta hitza lotzen dituen Pello eta otsoa, Sergei Prokofiev musikagile ukraniarraren ipuin musikatua, euskaraz ere entzuteko aukera izango da, etzi, Anje Duhalde eta Biarritzeko Harmonia Orkestraren arteko elkarlanari esker.
Urteko Pazkozko kontzeruari aire berria eta orijinala emateko asmoz, Harmonia Orkestrak euskal kulturari leku berezia eskeini nahi izan dio, eta musikaz gain hitzari ere heldu dio ipuin musikatuaren bidez. Aukera paregabea eskeintzen
zuen Prokofiev-en klasikoak, eta Anje Duhalde kantariak ere
bat egin du proiektuarekin, oso interesgarria iruditu baitzaio.
Izan ere Duhaldek hartu du bere gain lan astunena, testuaren izulpena, ahal bezain zehatza izanez, errespetuz, urrunegi joan gabe. «Horrela euskara edozein hizkuntza bezain moldakorra dela ere ikusten hal dute denek».
Ikusgarria publiko ororen-tzat zuzendua da eta datorren asteazkenean, apirilaren 30ean, eskeiniko dute, Biarritzeko Gare du Midi, arratseko zor-tzi t’erdietan.
Pello eta Otsoa ikusgarriaren ardatza izango bada ere, lehen zatian, Biarritzeko Harmonia Orkestra arituko da, eta amai-tzeko Anje Duhaldek bere ohiko errepertorioari helduko dio.
Lehen esperientzi hau kon-tzertu bakar batean gera ez dadin, antolatzaileek ikastetxeetan jarraipen bat ematea pentsatzen ari dira. Anje Duhalde berak egingo luke testuaren kontaketa eta orkestra osoa eramatea ezinezkoa izango zenez, zenbait musikarik lagunduko lieke, Prokofiev-en partiturari bizia emateko.
Itzulpen lanetan aritua izan da lehenago ere Duhalde, Brassensen kantuak euskaraz moldatu zituenean.