IKAZTEGIETA
DANTZARI TXIKI EGUNA

Atzo eguerdian Ikaztegietako I. Dantzari Txiki Eguna ospatu zen. Sekulako indarrarekin berotzen zuen eguzki baten azpian, Alegia, Alkiza, Altzo, Anoeta, Villabona, Ibarra, Ikaztegieta, Irura eta Tolosako 175 dantzari txikik dantza emanaldi bikaina eskaini zuten Ikaztegietako plazan bildu zen jendetzaren aurrean.





