Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 octubre 2008

Costa Urola

GETARIA
Haur jaialdia atzo eta herri kirolak gaur San Prudentzio auzoko jaietan
27.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Haur jaialdia atzo eta herri kirolak gaur San Prudentzio auzoko jaietan
GETARIA. DV. Atzo hasi ziren San Prudentzio auzoko jaiak ospakizunerako giro ezin hobearekin, eta haurrak arratsaldean eurentzat antolatutako jaialdiaz gozatu ahal izan zuten, jolas ezberdinetan eta play back ikuskizunean parte hartuz. Auzotarrek antolatutako jaialdiak bi ordu eta erditik gora iraun zuen.
Gauean, berriz, dantzarako aukera izan zuten San Prudentzioraino gerturatu zirenek, erromeriaz gozatu zutelarik Jon Ostolaza eta Rakel Pujanarekin.
Gaur herri-kirol jaialdia
Gaur, festa egitarauari jarraipena emanez, goizeko 11:30etan Meza Nagusia izango da bertako ermitan eta arratsaldean, aldiz, herri kirol jaialdia 17:00etan, aizkolari eta harrijasotzaileekin. Aizkoran ikus ahal izango ditugu bertan Ugatz Mugerza eta Biurri, eta harriarekin, berriz, Jokin Aizmendi landarbide.
Bihar amaituko dira San Prudentzio auzoko jaiak, apirilaren 28an, San Prudentzio egunean hain zuzen ere, goizeko 11:00etan meza nagusiarekin. Mezaren ostean egingo da jaietako otarraren zozketa. Laguntzaile izan dira festetan San Prudentzio jatetxea, Xabin Etxea landa-etxea, Etxetxo eta Agerre Txakolinak, Izarri okindegia, Indaux, Viveros San Anton eta Getariako Udala.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS