Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 15 octubre 2008

Comarca

Estás en: diariovasco.com > Local > Comarca
URNIETA
Alaitz Sarasolaren 'Mantxako pentsalaria'-k Antia saria irabazi du
Adriana Unanue eta Lorea Barkaiztegik gazteen eta haurren kategorian irabazi zuten euren saria Ekitaldia Lekaion burutu zen ostiral arratsaldean
27.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Alaitz Sarasolaren 'Mantxako pentsalaria'-k Antia saria irabazi du
On Manuel Antia Literatur lehiaketaren saridunak Mikel Izagirre, Alkatearekin, Lekaion. [GISELA]
URNIETA. DV. Ostiral arratsaldean Urnietako Lekaio kulturetxeko areto nagusian XIV. On Manuel Antonio Antia Literatur Lehiaketako sariak banatu ziren. Sariak banatzeaz gain, iazko edizioko idazlan sarituak biltzen dituen liburuxka ere aurkeztu zen. Aurtengo sariak banatzeko Mikel Izagirre alkatea, eta Mertxe Zapiain, kultur eta kirol delegatua, bertaratu ziren Lekaioko areto nagusi bete-bete batera.
Aurtengo sarituen izenak hauek dira: helduen kategorian irabazlea Alaitz Sarasola Olano, Mantxako pentsalaria ipunarengatik. Bigarrena Laida Martínez Navarro bere Praka motzak idazlanarekin. Hirugarren azkenik, Iratxe Esnaola Aldanondo, Joan-etorrikoa ipunarekin.
Gazteen kategoriari dagokionean, Adriana Unanue Mañoso bilakatu da garaile Iluntasunarekin dantzan idazlanarekin. Irati Nogales Arraizak Kaixo laztana ipuina idatzi du eta bigarren postuan dago. Jon Yurramendi Bengoetxea berriz hirugarrena da Txokolate errea lanarekin.
Haurren kategorian azkenik, Lorea Barkaiztegi Begiristainek lehengo saria irabazi du aurten Wendy ipunarekin. Naroa Merino Dominguez bigarrena da Sorgina eta xaguzaharra-ren istorioarekin. Hirugarren saria Ane Iztueta Olanok eraman du Nire udalekutako neskalaguna ipuinarekin.
Idazle guztiek aurkeztuako ipuinen zati bat irakurri zuten eta Lekaion bildu ziren entzuleen txalo beroak jaso zituzten. Aurten 92 gaztek aurkeztu dituzte idazlanak, iaz baino pixka bat gutxiagok. Haurren mailan berriz 82 izan dira partaideak, beraz igoera nabari da parte-hartze aldetik. Helduen kasuan bestalde 7 idazlan jaso dira soilik.
Saritutako ipuinak Urnietako Udalaren jabetzapean geratuko dira. Urnietako Udalak, hala nahi izanez gero, ipuin hauen bilduma argitara lezake. Saririk lortzen ez duten lanak, antologian sartuko direnak izan ezik, 2008ko maiatzaren 23 arte Lekaio Kultur Etxean jaso ahal izango dira.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS