Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 octubre 2008

Sociedad

AL DÍA
LEO BASSIREN ANTZERKIA
27.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
LEO BASSIREN ANTZERKIA
Ez da giro oraintxe, sortu den giroarekin. Hau Jainkoa defenditu beharra eta hau inor zerurako bidean ipini nahia! Ateoei ere ezin diegu bakean utzi. Leo Bassi italiarra antzezle eta umorista ospetsua duzue horren lekuko. Apirilaren 18an, han ari zen Sevillako Utrera herrian, 'La revelación' obra antzezten, eta Jainkoaren defendatzaile amorratuek bonba-abisua igorri, alajaina. Leo Bassik, 'La revelación' obran, kritika razionala egiten die monoteismoei. Eta jainkozaleek mehatxu egin. Baina bonba-mehatxuak ez bide zuen gehiegi izutu kalera irten eta antzezleku berrian lanean jarraitu baitzuen. Izan ere, bigarren aldia da emankizuna, Utreran, bertan behera utzi behar izan duela. 2007ko maiatzean, FECAPAren -Federación Católica de Padres de Alumnos de Sevilla- protestak zirela medio, atzera egin behar izan zuen. Era berean, 2006ko otsailean, Madrilgo Alfil antzokian, gizon bat sartu zen Bassiren kamerinoan eta bonba ipini zuen, nahiz eta, zorionez, bonba hori ez zen lehertu.
Leo Bassi ez da ona isilik egoteko, aho-bizarrik gabe garbi adierazi du FECAPA dela bonba-abisuaren erantzule morala. Izan ere, emanaldia hasi baino lehentxeago, FECAPAk komunikatu bat atera zuen esanez "azaldu zuen mespretxua".
Marka da gero! Ultrakatoliko edo katoliko ultra horien jokabidea, formula terroristekin Jainkoa defenditzen! Noiz ikasi behar ote dute, hain zuzen ere, Jainkoari egin dakiokeen ofentsarik handiena Hura defenditu nahi izatea dela? Adibidez, Inkisizioaren bekaturik handiena ez zen izan sorginak erretzea, baizik eta Jainkoa defenditu nahi izatea. Bassik ez du Jainkorik defenditzen; ondorioz, ezta ofenditu ere.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS