Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 septiembre 2008

Alto Deba

ANTZUOLA
Eskualdeko dantzari helduek euren jaia ospatuko dute gaur
Bi saio nagusi dituzte, bata eguerdian eta bestea arratsaldez AKEko futbol taldeak derbia jokatuko du Bergaran
26.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Eskualdeko dantzari helduek euren jaia ospatuko dute gaur
Oñatiko Oñatz taldea izango da Antzuola bisitatuko dutenetako bat.
ANTZUOLA. DV. Bailarako Dantzari Eguna ospatuko da gaur An-tzuolan. Ez da ume dantzariena, helduena baizik. Debagoieneko eta Debabarreneko bost talde ariko dira: Arrasateko Arrostaitz eta Lore Gazteak, Oñatiko Oñatz, Soraluzeko Urrats eta Antzuolako Oinarin. Hauek dira, egun, bailaran dantzari heldu taldeei eusten dieten elkarteak.
Egitarau zabala prestatu dute, ia egun osokoa: goizeko 10:30ean, harrera taldeei; 11:30ean, kalejira herrian (batera irtengo dira guztiak eta geldialdi bakoitzean talde batek egingo du dantza); eguerdiko 12:45ean, dantza saioa Herriko Plazan; arratsaldeko 14:45ean, bazkaria; eta 18:00etan, bigarren dantza saioa Herriko Plazan.
Saio bakoitzean zein pieza dan-tzatuko dituzten ere zehaztu da.
Eguerdiko saioan: Agurra (bikote batek), La Balsa (Lore Gazteak), Gipuzkoako dantzak (ezpata, brokel, arku eta makil handi), Jota fandango (Arrostaitz), Zinta dantza kapitainarekin, Jota Tudela, Igitai dantza, Soka dantza (Urrats) eta Arin-arin /fandango.
Arratsaldekoan: Bertzijana (mutil kateak), Batelerak, Bizkaiko dantzak (Ikurrin dantza eta Launakoa), Trokeo dantzak (Oinarin), Arratia (Oñatz), Domingillo (hamasei dantzarirekin) eta Larrain dantza.
Patxiko Txerren
Herriko neska-mutikoentzat antolatutako Patxiko Txerren literatura sariketaren emaitzak ezagutuko dira gaur arratsaldeko seietan liburutegian egingo den saioan. Bertan, Apika taldeak bere lan bat eskainiko du.
Futbola
Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak Bergararen aurkako derbia jokatuko du gaur arratsaldeko bost eta erdietan Agorrosinen.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS