Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 septiembre 2008

Costa Urola

ZESTOA
Santakutz 'Gizon proba' lehiaketa gaur gauean burutuko da Zestoako plazan

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Santakutz 'Gizon proba' lehiaketa gaur gauean burutuko da Zestoako plazan
ZESTOA. DV. Gaur, gaueko 23.00etatik aurrera, ospatuko da lehenengo 'Santakutz giza proba' lehiaketa. Orain artean izena eman ez duten taldeek izango dute aukerarik parte hartzeko, saioan bertan ere izena eman ahal izango bai da. Taldeak zortzi gizon edo hamabi emakumez osatua egon behar dute, eta talde bakoitzak hogei minutu izango ditu Aizarnazabaleko 800 kiloko harria plazan gora eta behera ibiltzeko. Herrikoak ez diren taldeek ere izango dute aukerarik parte hartzeko, erakuste aldera edo, baina saria Zestoako taldeen artean jokatuko da. Kirol festa xelebre hau 'Zestoan' Merkatari eta taberna elkarteak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta badirudi giroa berotzen joan dela denbora pasa ala eta jada zenbait talde prest agertu direla bertan parte hartzeko, hitzez bada ere...gero, gauean, ikusiko dugu ausartzen diren ala ez Bestalde, jakin gaztetxoen argazki lehiaketaren sari banaketa ere gaur, gaueko 20.30etan izango dela, arkupetan.
Natur taldearen irteera
Sortu berri den Zestoako Natur Taldeak bere bigarren irteera antolatu du, igande honetan bertan burutuko dena. Oraingo honetan Lasao aldera joango dira bertako paraje ederrak ikusi eta beste begi batzuekin ezagutzera, horretarako Bixente eta Lierni taldekideen azalpenenak izango dutelarik. Animatzen den oro Kurutzera azaldu dadila igandean, goizeko 10:00etan.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS