Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 29 agosto 2008

Costa Urola

Meagas auzoan dagoeneko San Isidroak prestatzen
25.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Meagas auzoan dagoeneko San Isidroak prestatzen
Artelatz elkartekoek karpa handi bat montatu dute jaietarako. [A.M.]
GETARIA. DV. Maiatzaren 9tik 15era bitartean Meagas auzoan ospatuko diren Isidro Deunaren jaietarako prestatzen ari da dagoeneko auzoko jai batzordea, aurten berrikuntza nabarmena izango delarik. Izan ere, Artelatz elkartekoak karpa bat montatzen ari dira elkartearen ondoko zelaian, bertan besteak beste maiatzaren 11n ospatuko den Paella Txapelketari kabida eta aterpea emateko (izen ematea 635770062 telefono zenbakira deituz, maiatzaren 9ra arte).
Karpa honek 250 metro karratuko inguruko azalera izango du, burniz eraikia eta toldoz estalia. Materialak, burniak eta toldoa, Udalak ipini ditu. Eskulana, berriz, Artelatz elkarteko kideek jarri dute, jaso ere eurak egin beharko dutelarik.
Festa egitarau zabala prestatu dute aurten ere San Isidroetarako, festak maiatzaren 9an hasiko direlarik mus txapelketarekin. Hurrengo egunean haurrak izango dira arratsaldeko protagonistak, jaiak gauean jarraituz bertsolari, trikitilari eta gaupasarekin. Igandean goizean meza, sagardo eguna, dantzak eta pelota, eguerdian paella txapelketa, bazkaria eta toka txapelketa, eta arratsaldean Ardi Zakurren I. Lehiaketa izango dira bertan. Hilaren 15ean, berriz, zaharrei omenaldia (aurten Josefina Azkue) eta txakolin festa izango dira mezaren ostean, jaien azken egunean.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS